L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Uztaila-Dagonila. 7-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Les meilleures pages de Monseigneur Saint-Pierre

 

Les meilleures pages de Monseigneur Saint-Pierre. Baiona'n 1952

 

Erderazko izenpean ez uste euskeragabe datorrenik liburu eder au. Ia lareun orrialde ditu, berreun gutxienik euskerazkoak «Jean Saint-Pierre Jaun zenaren Eskuarazko lan ederrenetarik ahurtara bat».

        Idazle ezaguna, Euskalerri guzietan, Saint Pierre Apezpiku zena. Euzkadi, Euskalduna, Gure Herrian erein zituen bere euskal-idazlanak, betiere euskaltzale gartsu ta langille porrokatua agertu bai zen. Euskalerri eta euskeraren onerako zitekean edozertan aritzeko beti zegoen gertu.

        Luma aberatsaren yabe, irakurleak arkituko du aren idaztietan atsegingarririk aski. Izkera aberatsa eta apaina erabat Saint Pierre yaunarena. Bere adiskideek ezin zezakeen goratzarre egokiagorik asma aren izen, aundia goraipatzeko. «Euskaldunak» deritzaion Euskalerriko edestia irakurriko lukenak, naigabe bat besterik ez du bere baitan sentituko; istori osoa bukatu ez izatea. Zortzi kapitulu baizik ez zituen idatzi apezpiku onak, bainan einen izkera bikain eta yoriz. Deitoragarria biziki, ez edesti osoa bukatzea. Euskerazko aurren historia okituaren yabe izango ginduzun egun.

        Beste lan aipagarriak ere ba dakarzki liburu onek. Prantsesez idatzitakoen artean irakurgarriena «Euskaldunak erlisio-literaturan». Axular zenaren idazkera ta izakera ere barrendik aztertzen ditu.

Eskerrik beroenak ar bitzate liburu onen argitaratzaleek.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.