Olerti
Txibestre arrantzalea
Gametxo'tar Erramon
Emen barrenen, gogo-muñetan,
Landaretxo bi bezala,
Bi maite sendo itsasi ziran,
Gazte-gaztea nintzala;
Amets-egille, maite-maite nun
Itsaso urdin zabala;
Euskotar-zale, maite-maite nun
Txibestre gizon leiala.
Izpaster batean artxabala,
Ta artxabal-gañean ni
Izontzi-izpiz zipriztinduta.
Zidarra ur-gañak dirudi...
Ur-gaña ikutuz, geldi-geldiro,
Lau egazti luma-zuri...
Dana oztargi itsaso-gaña...
Nola ez maite eder ori?
Larraitz-arriak dardar dagi gaur
Orrenbeste dunbateko!
Itsasoa pil-pil irakiten
Begiak gozarazteko.
Dunbots, apar, zalapart, ur-pillo
Murumendiak añeko...
Jaungoiko-almenaren irudi
Nork ez zaitu ba maiteko?
Eskale geldo alper moskor bat
Yausi zan Larraitz'aldeko
Uretan... T'iñork asmorik ez zun
Argatik arriskatzeko.
Txibestre'k baña, pekatari bat
Deabruari kentzeko,
Zurrunbillora murgil egin zun...
Nork ez du bada maiteko?
Sakon-zuloak illun zeuden-ta
Etorri naiz tontorrera
Itsaso-gaña lañotan dago
Muga batetik bestera.
Ille-zuridun jaiki zera gaur,
Amona-zarren antzera...
Eguzkia're musu-eske dezu...
Ain maitagarria zera!
Arrantza-lanak amaitu dira,
Ba doa zuzen etxera,
Emazte etxekoi maitagarria
T'aurtxo biak laztantzera
Ama kantari, aurrak iostari
Zintzillik lepotik bera...
Danak pozez dauzkatzu, Txibestre...
Ain maitagarria zera!
Arrantz-ontzi bat, Txibestre'rentzat
Itxaropen t'atsegiña,
Aitak leiatsu ainbeste urtetan
Ainbeste nekez egiña.
Aurrez zorrotza, atzez bildua,
Izenez «Ama Birjiña»,
Kai barrun dago, ebaki nairik
Itsaso zabal urdiña.
Au mallu-joka, ori tresnatzen,
Bestea maluta-billa...
An-emen amu, briña, otzara,
Atunetako makilla...
Alde batean margo-ontziak,
Bestean lokarri-pilla...
Atun-aroa dala-ta, kaian
Ba da lana t'iskanbilla.
Izar-kiñutan, goiz-goiz dijoa,
Zorion iturburu barru-barrutiko pake
Miaztuaz ur gazia,
Xamur-xamurki irrist-egiñaz,
Txibestre'ren ontzia.
Ontzia pozkor, Txibestre oldozkor...
Urak murmur kantaria
Gozoro dakar, atzez utzirik
Apartxo arro zuria.
Itsas-kanpotik argi motel bat
Erdikusten da, an, urrun...
Ara begira doa. Txibestre,
Igitzeke, begi-illun
Aingerutxo bi antxen daude lo...
T'andre bat, atsekabedun,
Ipar-aldeko leyo-ertzean,
Ona ibegira, itun-itun...
Bi gau t'egun bi lorik in gabe
(Ikatza egokitu txarra),
Izerditan blai, nekez etenda,
Elbarrituta bizkarra,
Dana beztuta janez ugari
Ikatz-autsa ta kedarra...
Labe-gizonak, sua nai ba-du,
Izango du jo bearra.
Izontzitxoak, atun usainka,
Bizi darama joera,
Baria arrairik ez iñun, t'egunak
Luze dijoaz aurrera...
Biotzak mindu, ikatzak erre,
Jo batera, jo bestera...
Alperrik oinbat saiatu ondoren,
Ara nolako galera!
Neke gogorrez aize-beltzakin
Burruketan dabillela,
Noiz eroriko, tantai-buruan
Kulunkaka mariñela.
Azal-urratze, mami-mallatu,
Begi-gañean uspela,
Musuan zizti-zazta txingorra,
Eztenkadaka bezela.
Noizbait eldu da zori ona're,
Ainbeste nekeren sari:
Ontzi-gañera atuna erruz,
Txingorra bezin ugari
Orra gizonak, atseden gabe,
Ez bazkari t'ez apari,
Eguzki-galdatan muñak urtzeti,
Baña pozkor ta kantari.
Asebetean, bizi, arroxko,
Izontzitxoa kaira.
Barrena pozkor, gaitzak aztuta.
Arrantz-gizonak errira.
Larraitz aldeko etxe txurian
Leyoak iriki dira...
Ipar-aldeko leyo ertzean
Ba-dago norbait begira...
Ontzi-gizonak, zer jazo gerta,
Berriz ere or dijoaz.
«Ama Birjiña», lurrun eta ke,
Indarka doa dardaraz.
Apar-zirria atzez utzirik,
Larraitz'pean txistu joaz...
T'etxe zurian esku txiki bi,
Leyotik agur egiñaz.
Ontzia urrun, itsas-barrenen,
joan zan obe bearrez;
Legor aldera ez da urbilduko
Urrundu zan bezin errez.
Ekaitz iraunkor zeken zipotza
Danean zabaldu zanez,
Aste osoan geldi-ga dabil,
Orbel jauzkalari bat lez.
Ainbeste egun klunka ta klunka...
Iñola zut-egon ezin;
Ainbeste ordu tankan itxita
Pozoiturik kiratsakin;
Zurezko oian bazterrak joaz,
Ez atseden ez lo egin;
Aspaldi ontan naiko asarre
Ba-dabilkite berekin.
Eraso-aldi gogor batean
Izugarrizko urpilla
Gañera daror irentsi nairik
Ontzitxo kaxkar zirtzilla.
Txibestre, larri... Ezia menpetu
Iñola lema-kurpilla...
Laprast-dagio kurpil-kirtenak...
jotzen dio ukabilla...
Kirtenak egin dion laztana
Ez da alajaña xamurra!
Agiñak estu, iztarra ainbat
Lodituta eskumuturra,
Ez sendagille, ez gozagallu,
Bi puska eginda ezurra...
Arrantza-lana lan latza dala
Ez da alajaña gezurra!
Ba-dirudi gaur Itsaso'k ere
Txibestre maite duela
Berealaxe baretu egin da,
Damutu balitz bezela.
Zoaz lasterka, ontzi maitea,
Zoaz legorrera bela
Goibel dago-ta berriz ekaitza
Gañean dezu bestera.
Bai etorri're erruki gabe,
Bai berritu're indarra.
Aize-beltz-txistu, oyu ta marru,
Zerua goibel zakarra,
Ur-gain guzian deabruaren
Aopitz lerde-aparra...
Gure gizonen inguruan dabil
Itsasoari aurka dagilla
Autsi zaio bultz-ardatza
Zorigaiztoko ontzi gajoa!
Itsaso gogor laiotza!
Galdua zera, ontzi maitea,
Goitik ez ba-da laguntza.
Katu-mendean xaguari lez
Eldu zaizu eriotza.
Aitak leiatsu ainbeste urtetan
Ainbeste nekez egiña,
Alai bizkorra, maite kutuna,
Izenez «Ama Birjiña»...
Etsai erraldoi gogorren aurka
Egin zendun alegiña...
T'azkenez orra betiko urpe,
Buztin-liketan etziña!
Satanas'en atzaparra.
Udazkeneko aize elkorra
Zugaitz-adarrak orrintzen...
Ostroak, bizke, jun dira azkenez
Bana-banaka jalkitzen.
Gure gizonak, tantai puskari
Eutsi eziñik, aundutzen...
Indar-ustuta, jun dira azkenez
Bana-banaka erortzen
Jaunak beretzat naiko zuen-ta
Txibestre jun zan betiko...
Ipar-aldeko leiotxo ura
Ez da berriz irikiko...
Brusatxo luze beltxez jantzita,
Umetxo bi belauniko...
Oraindik ere galdeka daude
Aitatxo noiz etorriko?
Emen barrenen, gogo-muñetan,
Landaretxo bi bezala,
Bi maite sendo itsasi ziran,
Gazte-gaztea nintzala:
Etoi Txibestre eratxi dezu,
Itsaso Iazkor zitala...
Gaurtik aurrera ez det maiteko
Zure edertasun itzala!
Donosti 14-12-50
|