L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Euskal-izkera

 

O ta O'

 

1.— Gure bururakizuna nolabait adierazteari izkera deritzogu. Adierazte ori egin diteke: aztarrenez, keiñuz, ikurrez; baiña batez ere

                        1) miiz (nintza-izkera)

                        2) idatziz (idatz-izkera)

 

        2.— Mintza-izkeran eta idatz-izkeran itzak erabilten ditugu.

        Mintza izkera mii-otsetik (ago-otsetik) sortzen da.

        Idatz-izkera elatzen edo letren bidez egin oi dugu.

        Agots orien ezaugarri, elatzak edo, letrak ditugu. (Ele-atz).

 

 

ABEDE

 

        3.— Elatzen taldea abede deitzen dugu a, b, d, asten dalako. Agaka ere deitu genezake a, g, k, asi ezkero, Arana'tar Sabiñ'ek ipiñi zunez. Abede errezago da beste izkuntzetako iztegiak iraultzeko.

        Euskal abedek elatz auek ditu:

        a, b, d, e, f, i, k, l, m, m, n, ñ, o, p,

        r, rr, s, t, t, u, x, z, ts, tx, tz.

        Euskeraz agots bakoitza elatz bereiziz eman oi dugu; baiña zenbait aldiz bi elatzez.

 

 

ELATZAK

 

        4.— Elatz orien agotsa bi eratara da: oztopogabe ta oztopodun; bestera esan, lagungabe ta lagunbear.

        Zenbait agots lagun gabe mintza oi ditugu, agoa zabaldurik irtenez doan arnasari eragozpenik edo oztoporik ipiñi gabe: a, e, i, o, u.

        Auetan a, e, o, iadartsu dira; e ta i aul.

 

        5.— Beste elatzek lagunbearra dute, ta aurreko bost oriek lagun artzen ditute. Lagtunbear oiek mingatzean, agotik irteten dan arnasari, ezpain, zintzur, ortz, sudurrek, oztopo edo eragozpen ipinten diote. Augatik, beste elatz aueri oztopodun edo lagunbear deritzegu.

 

        OARKIZUN. Oztopogabe oriek ago beteko dirala ere esan diteke, i ezik onek ago-sapai ukiarazten baitu mingatzean. Orregatik esan zioten semivocalis.

 

        6.— Ona emen elatz lagunbearrak elkarren kideka bildurik:


 EzpaiñekoZintzurrekoOrtzetako
 biguinGD
 gogorKT, Ts, Tx, Tz
irautezkobiguin Z
 gogor S, X
miizkobiguin R
 gogor R, L. L
sudurrezkobiguin 
 gogor N, Ñ

        7.— F, S, X, Z, dirautenak edo xixtuzkoak deritzegu orien agotsak luzaro iraun dezakelako, ta mingatzean aizea xirriku batetik irteten dalako.

        L, R, dardaradunak deritzegu, mingatzean miiak dardar egiten dulako.

        Ts, Tx, Tz bikote dira, baiñan ago-ukaldi batez mingatzen dira, bi elatz orien otsa daukatelako.

 

        8.— I, agotsa lagunbear danean, latitarrek i idatzi oi zuten; oraintsukoek y naiz j idatzi oi dute. Espaiñiarren j ez da berez euskal-otsa, zenbait euskalditan entzuten dan arren. Elendarren y ta Xuberotarren ü orobat dira. Itzaren asieran bi i ordez, y eman diteke lena: yin, yite.

 

        9.— L, t, elatz lagunbearra: aurretik i dutenean, iñoiz sapai-agotsa artzen dute. Agots orrek i'rekin nasitako agotsa dirudi. Ordun l, t, idatzi oi dugu.

 

        10.— F elatzaren agotsa ez dirudi antziñatik euskaldun. Orrekin asten diran itzik geintsuak ez dira euskal-iatorriko. Ufa, firiri ta olako asos-itz bakarretan ezik, f au baztartu obe genuke.

        Eguzki aldelko euskalkietan-ba-dira arnas-agotsak: h, kh, lh, nh, ph, th. Bizkai Giipuzkoetako liburu zar batzutan ageri da h au.

 

 

AGOTS-BIKOA

 

        11.— Bi elatz lagungabek, ago-ukaldi batez mingatzen diralarik, agots-biko egiten dute. Euskerak sei agots-biko auek ditu: ai, au, ei, eu, oi, ui: adibez: aita, aur, eize, oin, muin.

 

 

IDATZITZAK BEREIZTEKO AZTARRENAK

 

        12.— Gure bururakizuna ele-birunda batez agertzen dugu baiñan ele-birunda ori etenez edo koskatuz goaz, arnasaldi bakarrean iardun gabe. Koskatze oriek aztarrenaz adierazten ditugu. Koska oriek ez dira oro berdiirak, eta adierazteko aztarrenak ere ez.

        Bururakizun geienak ez dira batean esatekoak, esaerak bata bestearen ondotik iotzen ditugu. Esaera guziek ez dute ioan-etorri berdiña; itzek ere ez. Gure bururakizuna agertzean egin koska edo geldiuneak, mintzaeran ederki bereizten ditugu, eta idatz-izkeran, aztarrenen bidez adierazteni. Bereiz-aztarrenak ontako ipinten ditugu: esaera oriek elkarrekin duten arr-emana, naiz esaera bakoitzak dun ioan-etorria adierazteko.

        Bereiz-aztarren oriek au adierazten dute: idatz-izkera irakurtean zer koska edo geldiune egiteko dugun.

 

 

BEREIZTEKO AZTARRENAK

 

        13.—         Tini                        .

                Kakotx                        ,

                Tini ta kakotx                ;

                Bi tini                        :

                Galde-aztarren                ?

                Asperen-aztarren        !

                Elkar-aztarren                 -

                Mako                         ( )

                Kakotx bikun                »

                Koloka-tini                ...

                Ele-kakotxa                 '

 

        14.— Tinia: arras-geldi osoa adierazten du, ta esaera bat bukatzean erabilten dugu, edo bururakizun bat zearo adierazirik dagonean. Adibidez: Maitasunak nekea ariñerazten du.

 

        15.— Bakotxak arnas-geldi ariña adierazten du. Noiz erabilten?

        1) Esaera bateko zatiak, elkarren antzekoak, eta lokarri-itzik ez dutenak bereizteko.         Adibidez:

        Zakurra arat-onat zebilan, aurrera joan, atzera etorri, au usnatu, ori ikusi, aura aztertu.

        2) Esaera bat ulergaitz egin gabe kendu ditezken itzen aurre-atzeetan. Adibidez:

        Ene semeok maita ezazute elkar, Iesukristo gure Ianuk ori agindu baitigu.

 

        16.— Tini ta kakotx: Arnas-erdia adierazten du. Noiz erabilten da? Esaera batean elkarren antza duten zatiak bereizteko, batez ere, kakotxez bereiziak ba'dagoz, ta bai ta, lenbiziko zatia bigarrenari buruz-buruka ba'dago ere. Adibidez:

        Egin zioten galde; etzun, ordea tutik erantzun.

        Kirkerrak alperkerian, abesten, igaro zun; txiñurriak, aldiz, lanean uzta batzen.

 

        17.— Bi tini: Mintzoa oso ez dala atertzen adierazten dute. Noiz erabilten?

        1) Zerbait aipatuko dala adierazten dan esaera baten ondoren. Adibidez:

        au esan zion: ikusiko duzu.

        2) Zerbaitsu batbanatu aurretik edo ondoretik. Adibidez:

        urte aroak auek dira: udaberria, udara, udazkena, negua.

        Sortu, azi, nekeak bizi, il: orra gizonaren bizialdia.

 

        18.— Galde-azterren: zerbait galdegiten dun esaera baten ondoren erabilten da. Adibidez: zer nai duzu? Iñoiz, besteren esana otezkoan edo dudan ipinteko.

 

        19.— Asperen-aztarrena: asperenezko edo adia-itzen ondoren erabilten da, eta poz, neke, arrialdi, ustekabeko t.a. adierazten ditu. Adibidez: Eup! Zer poza! Ene!

 

        20.— Elkarr-aztarrena: bitarakoa da. Egun usu erabilten dute elkarr-izketan, mintza-lagun bakoitzaren itzak bakantzeko. Adibidez: noiz etorri zera? Oraintxe. Ongi ibili zera? Bai. Lerroxka luzexago ere egiten dute; baiña berez elkarr-aztarrena noiz ipinten?

        1) Lerro bat bukatzean, asitako itzen bat urrengo lerroan lntkatzen dala adierazteko. Itza zatitze au aukaldiz edo silaba'z egin oi dugu: gi-zo-na, ta ez itzaren iatorriz, giz-On-a.

        2) Bi erroko itzetan, aien erro-tartean. Adibidiz iai-alai.

        3) Esaera bat egiten duten bi itzen artean, gibelaldaska bat edo «eta» lokarri-itza kendu dala adierazteko. Adibidez: esne-beia: esnetako beia; aita-amak aita-ta-ama.

        4) Elkarren artean arr-emana duten bi itzen tartean gibel-aldaska bat edo bi edo geiago kenduz, elkar-aztarrenez lotzeko. Adibidez: Iainko-seme: Iainkoaren seme; iai-iantzia: iai-eta-ra-ko iantzia.

 

        21.— Makoak: Bear bearreko ez diran itz edo esaera aipatu nai denean ipinten dira. Adibidez: Eta Kepa'k (adiskide baitzun) onela erantzun zion.

        Beste ontara ere bai: Eta Kepa'k, —adiskide baitzun— onela erantzun zion.

 

        22.— Kakotx bikuna: Norbaiten itzak aipatzean erabilten da. Adibidez: Iesukristok au esan zun: «zin ziñez esan: aberatsa nekez sartuko da zeru-erdian».

 

        23.— Koloka-tiniak: Esaera edo bururakizun bat bukatu gabe uzten danean ipiñi oi da. Adibidez: Urrena gertatu zana... biar esango dizut.

 

        24.— Ele-kakotxa: 1) Giza-izenetan naiz Uri-izenetan itza garbi bereizteko erabili oi dugu. Adibidez Txurtxil'ek, Truman'i, Elisabet'ekin, Erroma'tik, Paris'a. 2) Azken-elatz lagungabe bat kendu dugula adierazteko. Elatz ori urrengo itzeri lotu oi diegu. Adibidez: lau t'erdi.

 

 

ITZAK KIDEKA.

 

        25.— Itzetan ba-dagoz elkarren kide diranak, zertanbait elkarren antza dutenak.

        Adibidez: gizon, zaldi, aritz, arri. Itz aueri izan-izen edo batik bat izen deritzegu. Berez dagoken edo berez dirauken zerbak dute.

 

        26.— Izan-izen aueri lagun bat emandezaiekegu, izen oieri dagokien doairen bat adierazteko. Adibidez on, aundi, bizkor. Olakoeri izen-lagun deritzegu.

 

        27.— Izan-izenen ordez beste itz batzuk erabili detzakegu. Adibidez: Kepa ta Ion eizean zebiltzala, onek ari au esan zion; Onelako itzeri izenorde esaten diegu.

 

        28.— Ez da esaerarik aditz gaberik; naiz agerian, naiz izkutuan, esaera guziek aditza nai dute. Aditzak gertakari bat adierazten du. Adibidez: ba-naiz, ba-dut, ba-doa, ba-dakarzu.

 

        29.— Gertakarien zer-nola'ren bat adierazteko, aditzeri lagun bat eman dezaiekgu. Adibidez: pozik nago, geldiro dakarzu, arinka doa. Pozik, geldiro, arinka ta kidekoeri aditz-lagun deritzegu.

 

        30.— Itzak, eta batez ere esaerak elkarren artean lotzen ditugu; lotzeko itz orri lokarri itz deritzegu. Adibidez: Kepa ta Ion eizean ibili ziran, baiñan eizerik gabe etorri. Ta, baiñan eta olakoeri lokarri-itz deritzegu.

 

        31.— Lokarri-itzeri ta asperen-itzeri ezik, beste guzieri aldazka edo altxuma ezarri dezaiekegu, naiz aintzinean, naiz gibelean. Aditzari bai ta erdian edo tartean ere. Adibidez: gizon-a, aundi-ago, ni-gaz, zure-kin; du-t, d-it-ut, dau-z-kat; ber-piztu, bir-biztu.

 

        32.— Berez, euskalitzak, antzekoak elkarrekin dirala, zortzi sail auetan ipiñi detzakegu

 

        1) Izan-izen edo izena

        2) Izen-laguna

        3) Izen-ordea

        4) Aditza

        5) Aditz-laguna

        6) Lokarri-itza

        7) Asperen-itza

        8) aintzin-aldaska

            gibel-aldaska

            barne aldaska.

 

        Oarkizun.— Beste bat asmatzen dutenak ba-dira aditz-izena, erderaz «participio»; baiñan aditzan ederki sartzen da, aren izen bezala: izan, eduki, egon, ikusi, eman, artu. Izen auen aldaska (altxuma, urtume) etatik sortzen dira «participio, gerundio, supino» ta gaiñerako.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.