L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo1900>— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Azila-Gabonila. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Erbestean aritza

 

Zaitegi'k

 

Oyan zar, beltz, itxuan, Euskadi'tik urrun,

aritz bat arkitu dut sendo, tantai, zurrun.

 

Nere izangoa dizut beragan ikusi

bakar, sendo ta garai, erritik igesi.

 

Alaxe nabilkizu atzerriak zear:

aritzak biotzondo eragin dit azkar.

 

Aritz-adaburuan usoak iduri,

birundaka diardu nere amets txuri.

 

Burua apal ken diot adaxken abarra,

nonbait arindu nairik nere zoritxarra.

 

Biotz-barren baitudan ene Aberria!

atzerrin gorbiztu zait barneko zauria.

 

Ez nuen aritz ori so egin bearrik,

zutzaz gomutatzeko, baitzaitut maitenik.

 

Euskadi baitaramat nerekin barnean,

naiz ta lurraldez urrun bizi erbestean.

 

1952'gko. Gabonilaren 19' garrenean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.