L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Azila-Gabonila. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

1953'gko «Euzko-Gogoa'ren sariketa

 

Euskerari indar berria txertatu nairik, 1953'gko. Euskeraren Egunerako olerki eta itz-lau norgeiagoka antolaturik zeukan «Euzko-Gogoa» k.

        Orra mai-buruko epaileen erabakia:

        Itz-lauz gaia: «Arana-Goiri» gandik Azkue'ren eriotzarañoko euskal elertiaren edestia». Saria 100 dolar. Sail ontarako lanak ez dituzte bete ezarritako baldinkizunak; iñork ez du irabazi saria, beraz.

        Itz-neurtuz gaia: olerkariak aukeran zuten gaia ta gutxienik 10 olerki aurkeztu bear zitun bakoitzak, naiz ta olerki batek besteakin ikustekorik ez izan. Saria 100 dolar.

        Aurkeztu diran olerkari guzietatik agerian goiburuak zituten olerkariak aukeratu ditugu: Len-saria «Itsasalde»ri. Dedu-aipua «Arratsgorri»ri. «Biotz zaurituaren asperena»ri ta «Mendiak edurrez, begiak negarrez»i:

        Idazki-azal itxiak iriki ondoren, orra sarituen izen goragarriak:

Len-saria: Mitxelena'tar Salbatore'ri.

Dedu-aipua: Etxaniz'tar Nemesi'ri, Aurre-Apraiz'tar Balendin'i ta Onaindia'tar Iakoba'ri ainbana.

        Lau olerkarion olerkiak «Euzko-Gogoa»k argitaraziko ditu.

Zorionak Guzioi.

 

Guatemala'n Azaroa 1953.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.