L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Azila-Gabonila. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Deunak—

 

Matai Deunak-legezko goizparra

 

Arriandiaga'tar ImanoL M.B.S.'ak

 

X ATZALBURUBA

 

1 Eta amabi ikasliaik bildu leuzan, eta gogo satsubekiko almena, irauteko ta makal ezeinbere ta erbal ezeinbere osatutekua emon leutsen. 2 Eta amabi belduben ixenaik onexek dira: Lenengua, Simon, Kepa deretxana, ta Ander bere anaya; 3 Jagoba Zebedai'rena, ta Jon, bere anaya; Jillipa ta Bartolma (l); Toma (2) ta Matai (3), zergalarija; Jagoba, Albai'rena, ta Tadai (4); 4 Simon, kanandarra, ta Juda. Kerijotarra: onexek saldu leban.

 

 

G.) NOLATAN EDATSI

 

        5 Amabijoik igorri leuzan Josu'k, agindu ta jardun leutsela: «Gixendaidien bidietara etzarae jungo, ezta samaritarren urijetan sartuko; 6 ezperen, Ixarrel-etzeko ardi galdubetara jungo zarae. 7 Jun, eta edatsi, «goi-ala urbildu yatzube», esanaz, 8 Gexuaik osatu; illaik berpiztu, legenarrdunaik txautu; goteungiaik iraitzi; urririk artu dozube, urririk, be, emon. 9 Ez eduki urrerik, ez zidarrik, ez txindirik zizkubetan; 10 ezta zorrorik biderako, ezta soñeko bi, ezta oskirik, ezta makillik; arotza bai'tozube bere jakiaren artzekodun; 11 Eta sarrtuko zaikezen edozein uritan, edo baserritan, bertan aukerako nor daiteken galdetu; eta berenian, urten-arrte, arrotzixan. 12 Eta etxe-barru sarrtzian, «gentza etxe oni» esanaz agurr egin, 13 Eta etze a aukerako ba'liza, zeben gentzea bere ganera jatsiko da; aukerako ezpa'liza, baña, zuben gentzea atzera itzuliko yatzube. 14 Eta edonok-bere zubek arrtu, ala zuben itzaik entzungo ezpa'leuz, etze edo uri atatik urten lekorera, ta zuben oñetako autsa, be, irardausi. 15 Baiki dirautzubet:

        Sodoma ta Gomorra urijaik jasangarrijago ixango dabe epai-egunian, uri areik baño».

 

 

K) JAZARRKUNDIETAZ

 

        16 Ona nerauk zigorrdaze ardijaik otsotartetara letz. Zurraik, be, sugiaik bezela ixan, eta saluaik, usuaik bezela, 17 Eta gixasemietaz begira zadikeze. Euren batzarretan ukañiko zabeze, ta euren batzarrtegijetan aztinduko zabeze. 18 ta udaldunakana, ta bakaldunakana, neu nozubela-ta, zaruakeze, eurai ta gixendaidiai ziñeskarri. 19 Eta zukainkiezenetan, nolatan-edo zegaz mintzatuko zaraen-eta ez artegatu; bai'yatzube zegaz mintzatuten emongo. 20 Ezpai'tzare zubek mintzatuko zaraenaik, zuben Aitearen Gogua baño auxe mintzatuko da zubetaz. 21 Eta anayak anaya, erijotan, dukainke; ta aiteak semia; eta semiaik gurasuetaz aztin jagiko dira, ta erail egingo dabez. 22 eta gustiajaik neu nozubela-ta, gorrotogarri ixango zabeze; azkeneraño diraukena, baña, axe jareingo da. 23 Eta uri baten uxetuko zabezenian, beste uri batera igesi. Irautsi, be, bai-dirautzubet: Gixasemia datorrkeneko, eztozubez asekatuko. 24 Ezta ikaslia irakaslia baño nagusijago; ez-eta otseña bere ugazabea baño. 25 Naiko dau ikasliak bere irakaslia bezelakua ixatia, ta otseñak bere ugazabea bezelakua. Etxeko jaunari BELTZEBU eretxi baldin badautsae, arik eta geyago bere etzekuai. 26 Ez, ba, eurai bildurr ixan; ezpai'tago estalirik agiri egingo eztanik; ez-eta eskutaurik, jakin egingo eztanik. 27. Nik illunetan dirautzubedana, argitan edatsi zubek eta belarritara entzuten dozubena, lauzatu ganetatikan oyuztatu. 28 Eta ez ixan bildurrik, soñaz, beste, gogua erail ezin daikienai; ezperen, gogo-sonaik gaiztokijan galdu daikezanari bildurr ixan. 29 Ez-ete-dira txori bi lauziriko batez saltzen? Ezta, baña, bijotariko bat bedere lurr-jausiko zuben Aitearen bagerik. 30 Zuben buru-uliaik, gustijaik zenbatuta dagoz. 31 Ez, ba, bildurr ixan: txori aunitzek baño gauzagotxu zarae zubek. 31 Ni, ba, gixaemietaz agerri autorrtuko naikena, neuk, be, goyan dagon neure Aiteagaz-agerri autorrtuko dot. 33 ostera, baña, ni gixa-emietaz-agerri ukatuko naikena, neuk, be, goyan dagon neure Aiteagaz-agerri ukatuko dauket.

 

 

Y) JOSU'RI JARRAIN-BIARRA

 

        34 Ludijon gentzea sarrtzen etorri nozubenik ez uste; enozube gentzea sarrtzen etorri, ayotza sarrtzen baño. 35 Semia bere aiteagandik bananduten, eta alabea bere ameagandik berezten, eta errana bere amaginarrebeagandik bateztuten etorri bai-nozube. 36 eta gixonaren arerijuaik, bere etzelagunaik, 37 Aitea ta amea, neu baño maitiago daikena, nireko ezta; eta semia ala alabea, ni bano geyago oneristen daikena, nireko ezta. 38 Ta bere gurutza arrtu ta nitzaz oste eztatorrkena, nireko ezta, 39 Norbere buruba-billa dabillanak, galduten dagike; eta norbere buruba neurarren galdu daikenak, bere buruba didoroke.

        40 Zubek arrtzen zaukiezanak, nerau arrtzen nauke; eta neu arrtzen naukenak, nerau igorri nauna arrtzen bai'tau. Iragarrlia, iragarrliarren, arrtzen daukenak, iragarrle-sarija arrtuko dau; eta zindua zinduaren ederragaitik arrtzen daukenak, zindo-sarija arrtuko dau. 42 Eta onetarako txikijenari ontzibete urotz edaten, ikaslekotan, emon daiskianak, be, zinez dirautzubet, eztau bere sarija galduko. (5)

 

 

6. JON UGUTZARIJAREN GEZNEA

 

A) JON' en geznarijaik

 

        XI ATZALBURUBA. 1 Eta Josu amabi ikasliai aginduten asekatu zanian, andik jun zan, euren urijetan irakatsi ta edasteko. 2 Eta Jon'ak zijegan, Kistoren egikunaik adituki, bere ikaslietarik bi bidaldu leutsazan 3 Eu ete-augu etorrtekua galdeka ala besteren bat begira biarrko yuagu? 4 Eta Josu'k erantzun, eta «Jun, —esan leutsen— eta Jon'i, entzun eta ikusi dozubena, esaskiazube; 5 Itsubaik ikusi-dakuse; errenaik ibilli-dabiltz; legenarrdunaik txautu egiten dira, gorraik entzun dantzue, illaik ilpiztu egiten dira, ta txiruai goizparra edasten yake; 6 ta zoruntsuba, bai, nitzas abori eztana.

 

 

G) JON'AZ AUTORRA

 

        7 Eta areik alde-egin lebelarik, Josu gixataldiai Jon'tzaz esaten asi zan: «Zer ikusten basamaurturatu zarae? Axiak erabiltako zugutza ala, 8 Zer ikusten, baña, basamaurturatu zarae, bigunkiro jantzitako gixona ala? Bigunkiro janzten diranaik, barriz, bakaldunen jauregijetan ixaten dira. 9 Zer ikusten, baña, basamaurrturatu zarae? iragarrlia ala? Bai, orixe; baiki dirautzubet, eta iragarrlia baño ariago, be, bai. 10 Beraunetzaz, ba, idatzita dago

        Orra eutzaz aurre neure geznarija yigorrat nik eta aurrez gertuko dausk bidia.

        11 Beraz dirautzubet: ezta gixasemietarik iñorbat jayo Jon Ugutzarija baño nagusijagorik; oindiño, be, baña, goi-aleko txikarrena a baño nagusijagua da. 12 Eta Jon Ugutzarijaren egunetatik eta gaurrdaño oldarraz arrtzen da goi-ala, ta oldarrtsubaik atzematen dabe: 13 Iragarrle gustijoik eta Lagijak Jon'ganako iragarri bai'tabe. 14 ta arrtu nai badozube bera dozube etorrteko dan Eli. 15 Entzuteko belarridunak bentzube».

 

 

K) ERRIJARI AGIRAKEA

 

        16 «Baña gixaldi au, nori kidetuko dautsat nik? Zeyan jezarritako mutillai kidetu yake, lagunai deika. 17 esaten dabe.

        Guk zubei txirula jo, ta zubek oinkarik egin ez; guk zubei eretsaik eresi, ta zubek negarrik egin ez.

        18 Jon, ba, etorri zan jateka ta edateka; ta «goteungia dau» daragoe. 19 Ta gixasemia etorri zan jaten eta edaten, eta, «ona gixon jatuna ta ardao-edatuna, —deragoe—, zergalarijen eta obendijen aizkidia». Ta jakintzea bere semiaik zuzenetsi ixan da».

        20 Arian, alatzik asko egin ziran urijai, garrbai-etziralako, araoka asi yaken: 21 «Zoritxarr euri, Korotzain; zoritxarr euri, Betsaida; zubetan egin ziran alatzaik Tuir'en eta Sidon'en egin ixan ba'litxazan, aspaldi zurdatz-autsetan garrbai ixan ixango ziran. 22 Augaitik dirautzubet; Tuir ta Sidon'ek beratijago ixango dabe epai-egunan, zubek baño. 23 Eta erori, Kaparnaun, edoyetaraño eregiko al-az, ba? Eratsi, be, lurreraño eratsiko abe. Eugan egindako alatzaik Sodoma'n egin ixan ba'litxozak, zutunik gaurrarrteraño iraungo zuan, 24 Augaitik dirautzubet: Sodoma-errijak beratijago ixango yok epai-egunan, erorrek bano».

 

 

Y) AITEARI GORALTZA

 

        25 Aldi atan Josu mintzatu egin zan, eta «Goraltzen aut, Aita, Ortziludijen Jaube ori, —esan leban— egijoik jakin zurrai eskutau, ta txikitxubai iragarri dautsiazanagaitik. 26 Bai, orixe, Aita; auxe ixan bai'tok eure oldia». 27 Gauza gustijoik ukañi daustaz niri neure Aiteak; eta Semia eztau betez ezautzen inorrtxok Aiteak bano; ezta. Aitea betez ezautzen dau inorrtxok, semiak, eta semiak iragarri gurako leutsanak baño. 28 Erdu nigana, neke-zamapetan zatzauzen gustijoik, neuk atsedenduko bai'zaudaze, 29 Jarri zuben idunetan nire bustarrija, ta neugandik ikasi; ni bijotz-otsan-apala bai'nozube; eta gogo-atsedena didorokezube, 30 Nire bustarrija biguna, ta nire zamea, ariña bai'tozube»,

 

 

7. ERRI-BURUBEN GOGORRKERIJA

 

A) GALBURUBAIK LARUNBATEZ ARRTU TA JATIAZ

 

        XII ATZALBURUBA. 1 Aldi atan Josu, ereñetaz basterrez lebillan larunbatez; eta bere ikasliaik, gose ixaki, galburubaik itxindu ta jaten asi ziran. 2 Eta parixetarraik, sorotziki, «orra eure ikasliaik, larunbatez zillegi etxuena egiten», —esan leutsaen—. 3 Berak, ordian, «Ez-al-dozube Dabi'k eta bere lagunaik, gose ziralarik, egin lebena irakurri? ijarrdetsi leutsen. 4 Jauretxe-barru sarrtu, ta berak eta bere lagunaik ez, jauparijaik bakarrik baño, zillegi-lebezan Jabe-agerriko ogijaik jan lebezala? 5 Ala, jauparijaik larunbata larunbatez Jauretxian austen dabela, ta obentzeka dirala, ez al-dozube irakurri Lagijan: 6 Nik, ba, dirautzubet: jauretxia baño geyago dana dozube emen, 7 Eta «errukija, askaña baño nayago dot», zer dan jakin ba'lekixube, eleukezubez, beraz, errubakuaik obenetsiko. 8 Bai'tozube Gixa-semia larunbatajaubia».

 

 

G) GIXON BESO-IGARRA

 

        9 Eta andik igaroki, euren batzarrtegira etorri zan 10 Eta ara, gixon beso-igarra; ta bera salatuteko asmoz, itandu egin leutsaen: «Zillegi ba-ete-da iñorbat larunbatez osatutia? —esanez. 11 Berak, barriz, «Zubetariko iñok —esan leutsen— ardija euki, eta au larunbatez jausiko ba'litxake obira, atzitu ta goratuko ez-ete-leuke? 12 Are ta geyago dozube gixona ardija baño, Beraz, larunbatez on-egitia zillegi bai'tozube».

        13 Ta orduban gixonari: «Beso ori edaztu eik» —esan leutsan. Eta arek edaztu egin leban, eta bestia bezain osasuntsu egin yakan. 14 Eta parixetarraik urten eta batzarra egin leben, zelan galduko lebanentz asmetako.

        15 Eta Josu'k, jakinda, andik alde-egin leban; eta berari jarrai anitzek jun ziran, 16 eta bera ez egertuteko larderiz agindu leutsen. 17 Ixai iragarrliak iragarrija betatu egin ledintzat, esan lebanian:

 

                18 Ona, neure Umia, neuk autuba,

                     neure laztana, neure goguak atsegin duana,

                     Beragan diminket neure oldia,

                     eta errijai epai zuzena dagerrskie.

                19 Eztagike eztabaidarik;

                     eztagike oyurik

                     eztantzuke zeyetan bere agotsa iñortxok,

                20 Zugutz zarrtatuba eztauske;

                     ke darijon mukija eztitungike;

                     ejai zuzena gurendaturarrte,

                21 Eta errijaik bere ixenaz ditxarokez.

 

 

K) GOTEUNGADUN MINTZOGIA.

 

        22 Arian, itsuba ta mintzogia zan goteungaduna aurrekeztu leutsaen, eta osatu egin leban, iztundu ta ikusleturik. 23 Eta lagunabarr gustijaik txunditu egiten ziran, eta «auxe bai-ete-dogu Dabi'ren semia"? esaten leben. 24 Parixetarraik, baña, adituki, «Onek eztauz goteungiaik iraizten Beltzebu goteunge-buru-bidez baño», irautsi leben. 25 Eta Josu'k arein oldozkixunaik jakinik. Edozeinbere bakalderri-irautsi leutsen burubaz atxin erdituba, sakaildu egingo da; ta edozeinbere uri ta etxek, burubaz atxin erdituba, eztirauke zutunik. 26 Orobat, Satan'ak Satan iraizten baldin ba-dau, bere burubaz atxin berezija bai'dago: zelan, ba, zutunik dagoke bere bakala? 27 Eta goteungiak Beltzebu-bidez iraizten baldin ba-dodaz nik, zuzen semiaik noren bidez iraizten dabez? Eurok, ba, ixango dozubez ebazliaik. 28 Alabaña, nik Urtzi'ren goguaz iraizten baldin ba-dodaz goteungiaik, etorri, be, bai'yatzube Urtzi-ala etorri. 29 Ala indarrtsubaren etxe-barru sarrtu ta bere marreaik ebatsi ete-daikez inorbatek, indarrtsuba bera lendik uzkaltzeka? Arian bai, sakailduko dautsa etxia. 30 Neronekin eztana, neronegaz atxin da; eta neronekin biltzen eztaunak, banatu-banatzen dau. 31 Augaitik derantzubet: oben eta birau edozeinbere azketsiko yake gixakumiai; Goteuna'gaz atxinako biraua, baña, etxake azketsiko. 32 Eta gixasemiagaz atxineko itza lesakenari, azketsi egingo yaka; Goteunagaz atxinekua, baña, etxaka azketsi egingo, ez oinguan, ez gerokuan (6) Edo zugatz zindua ta bere arnari zinduaik ekarri, edo zugatz jaronduba ta bere arnari utsalaik emon, ezaun, be, arnarijetaz ezautzen da, ba, zugatza.

        34 Ziraukumiaoik, zuzen mintzatu al-zindekeze zubek, okerraik zarelarik? Abua bai'ta bijotz betetikan mintzetan. 35 Gixon onak altxorr onetik ona didoki; eta gixon dongiak altxorr dongetik dongia didoki. 36 Nik, ba, dirautzubet: gixonaik, mintzatuko diran itz alperr, txosten-arrtuko dira epai-egunan. 37 Eure itzetaz zuzenetsiko bai'az, ta eure itzetaz, be, gaiztetsiko bai'az.

 

 

Y) JONA-ATZA

 

        38 Arian, idazle ta parixetarretariko batzuk ijardetsi leutsaen, «Irakasle, —esanik— eugandik atzen bat ikusi naii yuagu». 39 «Enda gaizto nasijak atza galdetuten dau, —ijardetsi ta iño leutsen Berak— atzik, baña, etxaka emongo Jona iragarrliarena baño. 40 Ixan, be, zere-sabelian iru gau ta iru egun ixan zanetz, gixasemia, be, iru gau ta iru egun dagoke lurr-bijotzian. 41 Ninibetarraik jagiko dira enda onekin auzi, eta gaiztetsi dagikie, Jona'ren edaskixunaz garrbai ixan ziralarik; eta ona, Jona baño nagusijagua emen. 42 Egoaldeko andera bakalduna jagiko da enda onekin auzi, eta gaiztetsi dagike, ludi-guenetatik etorri zalarik Salomon'en itx-jakiñaik entzuten; eta ona, Salomon baño nagusijagua emen.

        43 Eta goteunge satsuba iñorbaitegandik urten danian, lurr-liorretan ara-ora ibilli-dabil atseden-billa, ezin idororik. 44 Arian esan darua: Atzera nitxulke urten nintxuan neure etxera. Eta etorri-datorr; eta utsik, eta erraztijaz ekorrturik, eta aratz-aratz idoroten dau. 45 Arian, jun-dua; eta saspi goteunge, bera baño satsubaguaik, arrtzen dauz berekin; eta sarrtu ta bertantxe bistantzen dira; eta gixon aren azkenaik lenaik baño latzaguaik egiten dira. Aulantxe jazoko yako enda gaizto-uts oni, be.

 

 

J) KISTO'REN SENIDIAIK

 

        44 Gixataldiai jarduten zan bera, ta ara bere amea ta bere senidiaik lekorez legozan, berari itz-egiteko bide-billa. 47 Eta iñorbatek, «Ona, aure amea, ta eure sendiaik lekorian yagozak euri itz-egin gurarik», esan leutsan. 48 Berak, baña, mintzetan yakanari erantzuten, «Nor yuat, ba, nik amea, —esan leutsan— eta nortzu yodazak nik senidiaik? 49 Eta eskumea bere ikaslietara edazturik» ona, neure amea ta neure senddiaik, —esan leban—. 50. Goiko nire Aitearen gurea egin daiken edonor, orixe bai'tot nik anaya ta arrebea, ta amea.

 

(Jarraituteko).

 

(1) Bartolma au, askoren aburuz, Jon'ak (I, 45) diñon Natanel edo-da.

(2) Beste ixenez Didima.

(3) Beste ixenez Lebi.

(4) Beste ixenez, Juda ta Lebai, Jagoba, Albai'renaren anaya.

(5) Bere bidaldubaik eta, ordezkarijaik arrtu, edo eurek urrgazi leukezanaik, bera arrtu ta urgaziko dabela, diño Josu'k; bai eta berari eginadako egikun onari zorr yakan sarija, be, emongo yakala, Iragarrlia., iragarrlia dala-ta; zindua, zindua dala-ta, arrtu ta eurek urrgazten dauzanak, iragarrliaren beraren jauna, ta zinduaren beraren jauna arrtu ta urrgazten dau, ta beraunen sari-arrtzekodun, be, egingo da.

(6) Josu Kisto'k emen diñon Gogo-biraua, Jaungoikua'ren indarrez egindako alatza, edo, Jaun-goiko'ketz argi dan edozerbere, Jaungoikua'ri kendu ta goteungiari asmo okerrez ezarrten dautsanaren birau edo obena da. Birau edo oben au, beste gustijaik letz, azketsalla da; etxake, baña, egiten dokienai azketsi egingo, garrbai, be, eztirakelako, eureni asmo ta bijotz okerraik abori dabezala.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.