Irakurlearen Txokoa
Irakurlearen txokoa
Berriz, ere, lenago bezela, txoko au zabaldu nai genuke irakurleen berriak emateko, eta aiek egiten dizkiguten galdeai erantzuteko. Esan bearrik ez poz-pozik ariko gerala gure irakurle maiteekin txoko ontan. Ortarako ordea, bearrezko da aiek ere gurekin artuemanean aritzea. Beraz, zuen berrien zai gauzkazue irakurle maiteak. Igorri bildur gabe, zuen uste eta eritziak gure aldizkariari buruz, geroago ta iaso ta ernegarriago biur dedin. Zuen asmo ta gureak, ementxe «Irakurlearen txokoan» irabiatuko ditugu.
Gaurkoan «Euzko-Gogoa»ri buruz igorri dizkiguten itz aipagarri eta adoregarriak aldatuko ditugu.
«Zorion zuri eta zure lankide jatorrai, Berariz txalogarri zuen euskalidazketa». (Sabiaga'k Buenos Aires'tik (1951).
«...kultur-bideak barna oldartuz, aldizkari bakar bat ibili zaigu azken bi urte auetan, arlorik zabalenak euskeraz arrotuz. Aldizkari ortan, iñun baño obekiago, euskeraren almena bulartu zaigu, euskal idazle azkarrenen arnas ta antzeak eraginda. Zerbait lenago amestu ere ezin gentzaken gaiak erabili ditute, taiuz, egoki, sakon ta argi. Bi urtetan, zazpireun orrialdetan, berreun idazlan eman dizkigu, yakintza, elerti, musika, olerti eta abar azaldurik. Itz batean esateko, euskerarentzat, idazle antzetsuaren eskuartean kultur-tresna gertatzen danean, ezinkizunik ez dagoela' argi erakutsi digu, Orra «Euzko-Gogoa»ren irakaspen mardula, euskal-idazle guztiok yarraibidetzat artu bear genukena. (Ikus, Ibinagabeitia'tar Andima'k «Gernika»n 1952, 237'g. or.)
«Gerora ere zure aldizkingi eder ori eskuratzea nai baidugu, ain zaigu gogo-beteko ta goragarri, Bejondeizula, Zaitegi maite! Zuk egiten duzuna, eztu iñork egin, ezta egiten ere: alako aldizkingi aintzagarria euskeraz soillik argitara eman. Negargarria baño egi aundia: Aberrian egiten eztana, ezin dalako, noski, Aberritik at zuk egiten duzu. Ta nolako ezbearren artean, ai danez. Zu zaitugu, bada, ortan nagusi, Maixu ta eredu. Ikasle asko izan ditzazula, euskararen onerako. Euskaldun danok zurea añako kemena ta sugarra bageneza, elitzake gure euskera maitagarria ilko, burua altxa ta aurrera, arro ta bizidun, yarrui ez-ezik. Amaika Zaitegi jator bear ditu gure euskerak. Betoz lenbailen» (Arantzazu'tik Iturria tar Karmel A. k 1952' garrengo Epailaren 29 an idatzia).
«Asko poztu nintzan geure izkuntza ostikopetuta dagoan aldi tamal oneitan, euzkera-alde, Aberritik urrun, zintzo lanean diñarduzula yakitiaz. Guda-osteko urte negargarriotan sakabanatuta gabiltz ibilli be euzkelzaleok eta bear-bearreko izan dogu olako euzkel-aldizkari bat olerkari ta idazleak alkartzeko. Zorionak, ba, yauna, geure izkuntza zaurituaren alde dagizun lan bikaiñarren». («Aurraitz» ek Bizkai'tik 1952 gko. Yorraillaren 4'an idatzia).
«Euskal-idazleak batzen ari zeran lana, aurrera eramaten ba'dezu, laguntza aundia duke gure mintzoera gaxoak» (Etxaniz'tar Nemesi'k Azkoiti'tik 1952'ko Yorraillaren lenengoan idatzia).
«Aurrera, ba, zure aldizkari bikain orrekin. Gizonak saritzen ezpazaute, Jainkoa izanen baituzu saritzalle, Goikoarentzat oso atsegingarri da izkuntzik zaarrena ta garbiena erabiltzea-ta» (1952'gko. Yorraillaren 4'an Batiz tar Nikola kalmeldarrak Colombia'tik idatzia).
«Igaz zuen errebista artu dut eta bethi hatsegiñez irakurri nuen. Neure zorionak zuentzat egiten ari zareten lanarengatik, zuek zoazten bidean gainti joan behar dugulakotz, euskerarengabe eztago ez Euskalzaletarsunik... Aitziña joan gaitezen zuok ontzat hartu duzuen ikurraz: «euskaldunei euskaraz», euskararen kultur-prestijea, euskararen sozial prestijea gora dezagun eta orduan Euskaldun guztiek gure herriko hizkuntza maitatuko, ikasiren eta erabilliko dute, euskera kultur bide bat izan dadintzat ekhin izkiria ditzagun zuek, hor «Euzko-Gogoa» z egiten duazuene'z» (Bilbo tik 1952 gko. Epaillaren 15'karrenean Krutwig'tar Perderika'k-idatzia).
«Jainkoak eman dakizula osasun eta ondasun 1952 ere Euzko Gogoa aurrera eramateko, orain arte atera dan Euskal Errebistarik mamitsu ta ederrena» (Donosti tik 1951 XII 10 euskal-idazle ezagun batek idatzia).
«Euzko-Gogoa» ren 7-8'garren zenbakia eskura zitzaidan. Lengoak bezain ederra edo areago. Lan txalogarria da zurea, benetan, eta Euskera ren alde egiten ari zeran lana berdin gabea dugu. Ori da bidea, orixe: geiago euskeraz eta gutxiago erderaz euskerari buruz. Lankide bikaiñak dituzu ta iñoiz ez dugu izan, esan bearrik ere ez dago, euskal-idazlanetan, zure aldizkari, eder orren parerik» (Montevideo tik 1.951'gko. Lotazillaren 25'an Ametzaga tar Bingen'ek idatzia).
«Benetan ats aundiko lana da «EuzkoGogoa» kin dagizuna. Arrigarrizkoa erbestean gizon bakarrak burutu al izateko. Zure adore ta kemenak emengo gure argalean suspertzen gaitu. Banako bat eskura degunean guri ere indar berriak sortzen zaizkigu. 1951 Irailla-Urria zenbakia eldu zaigu. Aldi bateko azkurri mamitsua! gure euskal-gosea asetzeko. Zorionak!» (Donosti'tik 1952'gko IX-29'an Ibalan ek idatzia).
|