Olerti
Arantzezko buruntza
(Mc. XV, 16, sq; Io.XIX, 2, sq.)
Orixe
Emen iantzi gorri miña, Errege ziñarena.
Errege!... iñork Alkitik uzkail ez dezakena.
Alegiz iantzia dute egiz izango dena.
Aranzez eio buruntza, seskaz burua zaka,
zartakoz betondoa io, belaunez egin ñaka;
begiz, ezpaiñez tximuka, mingaiñez gaitz-esaka:
betiko denen Erregek itxurarik ez daka.
Buruenik, aurpegira txu zikiña botaki...
Ori ere xeme onek, zer dan, iasanez daki.
Iraiñik itsusiena ixilik deramaki.
Errege pakezko dala orrek dio goraki.
«Ecce Homo!» Maxituko etsaiak azkenean;
suntsitu bioz-gogorrak burnizko zigorrean.
Semeok artuko gaitu besoen zabalean;
idekiko du bihotza, gu artan sar gaitean.
«Ecce Rex'vester»; denena, Gizaldiak baño len.
Aitak Sion'go mendian Errege iarria zen.
Sion ori Golgota da, an Gurutzera zuten.
Etsaieri, semeeri or zaigu nagusitzen.
«Ecce Deus». Au Iankoa zeru-lurretan. Agur!
Lurpeak ere belauna murgil bezaio makur.
Au egi gizon egiña, beste guziak gezur.
Nauka zoro nai duenak; ni Zurekin beti zur.
|