L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Ilbeltza-Otsailla. 1-2 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Lizardi ta euskal-idazleak

 

Artzai

 

Lizardi'k bere aldiko euskal-idazleak sarri aipatu oi zitun: gogoangarri zaigu aren bihotz-begietan ageri ziran idazleok aipatzea. Aitzol, Orixe, Larreko, Txadon-zaia, Yauregi, Otxolua, Intza, Lauaxeta, Euskalzaindia t.a.

        Euskal-olerti yaiak ospe larriagoz berriztu zitun Aitzol'dar J.-ren goratzarrez auxe dio Lizardi'k: «Eragille bizkorra aiz, adiskide on, ta abagunearen sena dek argi: EUSKEL-O-LERTI-YAIEN etorkizunean aitatu bearra zegok ire izena. Iri, bada, eskeñi nai dizkiat itz motz auek, Euskaltzaleak'en eraberrigin eta zuzpertzalle berdiñaka (Itz-lauz, Lizardi'tar Xabier, 1934 Donostia, 38'grn. orrialdean).

Orixe'ri baruz auxe dio Lizardi'k: «Olerkariok degu orain aldi, gorapenak yasotzen. Bazan ere garaia! Irutsu urte auetan kikilduta bizi giñan, «Orixe»k eman baitzizkigun beñola ederrak... Iz-neurtuz idaztea txaldankeri agiria dala, bertsoak beti dirala txar, beti mintzo aizun; eta abarra... Beltzena au zan: geren artekoxe batek, bere leena ukatuz, —amaika izneurtu ederren egille baita Orixe yauna— ain errukigabez gu yo bearra. Bederen, Aljebra-irakasle bat izan balitz, ziri-olerki edo epigrama diralako oien bidez esatee'aal genizkan bereak eta bost. Baña geronen senide artekoak uka: orretxek biozkabetu ginduzan oso. Gauza ez, ari yarkitzeko, gizagaxo batzuk baigera; ta nik dakit nolako nekeak eramanik gauden, gure neurtu griñatxo au —zauri lotsagarri bat bai'litzan— izkuta eziñik!» Auxe dio Erdi-bearra idazlanean, Itz-lauz 27'grn orrialdean.

        «Olermen-irakite» idazlanean berriz Orixe'ez ari da, beraren izenik itzez-itz aipatu gabe ordea, au baitio: «Ta ots ozenen bat ere entzun izan da, olertia, edo ark egokizko yantzia baitun neurtitza beintzat, ezaintzakotzat emanaz» (Itz-lauz, 35'grn. orrialdean).

        Gai ontan erantzun biribilla ematen dio Orixe'ri, orain ere, ordea, beraren izenik aipatu gabe: «Zertzuk-nai esan, ordea, neurtitza ederrik da, ta olermenak ezin asma dezake bere emaitz yoria yaukitzeko era atsegiñagorik. ¿Neurtitzez eztala,alegia, yende xeea mintzatzen?... Bañan, ¿izkera berdiña bear ere, el dute eguneroko gora-beera utsak egiazko olerkiaren amets eta ikuskizun goitarrak?... Olerkari aizun askoek neurtitza nardagarri biur omen dute... Ta olerkari banaka batzuk, berriz, mintzabiderik eztien. Zenbait atso ta gixonen yardun txotxoloei begiratu ezkero, are mintzatze utsa ere iguingarri etsi-bearrak giñake. Izneurtuetan betegarri edo ripio askotxo oi dirala... Olerkari motzak oi dute ori ere. ¿Ta zer darraika orreri? Izneurgintza eginkizun gaitza dala. Argi-arria arkitzea errez ez izaki antzo. Baña ¿argiarria itsusi danik? azkenik, esan aalak entzunik gera oskidetza edo rima dalakoari buruzki. Yakiña. Neurtitzak eztu berezko, ez bearrezko oskidetasun ori. Gabe ere egin izan dira ta baditezke egin neurtitz eder askoak; agian ederragoak. Baña, berez bezela, esaldia biurritu gaberik, olerkariaren antzetuz datorrenean, belarriak, egia esan, eztu ain gaizki artzen. Mintzatzea, gizakumeek elkarri gogapenak adiraztea, otsaren bidez eginbearreko gauza danezkero, esanaren ereskitasunari (musicalidad), otsaren eztiago bearrari zor zaio berea; ta, izneurgintza, ez eta ere oskidegoa, eztira gauz uts eta zokoragarri. Otsaren bidez ezik, eskuzkoa edo bagendu elkar adieraztea (mingeak oi antzo), yende xeea, agian, azkazal zikin ta atzapar zakarrez aritze'aal-litzake; baña olerkariek, eskierki, zumatua luteke beren amesketak esku landuez, esku zuri legunez, azkazal garbi gorritztadun eskuz itzuli bearra. Begiari zor alegia». (Itz-lauz, 35-36 grn. orrialdea).

        «Donapaleu'ra yoan-etorria» deritzan idazlan ederrean «Uitzi» gezur izenez estalirik agertzen du Orixe: «Uitzi muskurioka ibillia dute, ain bide luzeak egiteko berandu omen dala-ta. Goiztarra izan gizagaxoa, ta besteak ogezulo uts»... (Itz-lauz, 40'gnr. orrialdean).

        Geroago idaz-lan bertan: «¿Zer zatozkit, Uitzi adiskide miña; zer, Omero, Anakreonte, Virgilio ta, Ciceron buruan edukiagatik, bete-beteko euskaldun zaitugun ori, ...«¿Zer zatozkit, bai, oiñak narraz izkutu-mizkutuka, bekokian beera ginbail egala eratsirik, betaurreko erantziak begiak lausotu ta izu-antz?...

        —Zer iristen nazu —galdegin dit— ¿Zure anaiaren antzik badet?... ¿Aterako ote degu gauz onik?

        Nik baietz; egoteko lasa...

        Beobia'n ditugu alkar-izketok. Mugan gaude ezarian-ezarian, bidetxoa egin baitegu... Orain, beribillen ta gu geronen nora-agiriak erakutsi bearra.

        «Uitzi» badioakit Yainkoarren «iñori ez esateko» aginduz...

        Nik eztizutet oraindaño esan, baña «Uitzi»zintzo orrek nere anaiaren norabidea darama, alkarren antzik bai-baitute, ur-tantoak ardoaren ainbat... Ikusi degu ordea, zenbait bidexka arturik dala arranoa, mugazaiak gezurpean atzeman ez dezaten (Itz-lauz, 41-43'grn orrialdean).

        Berriro Orixe'z ari da: «Goizean egiñak dituzte gogozko yaiak. Gu ordea beti, iñora garaiz iritxienean, soiñezkora, sabel-yaiera; ta are ozta-ozta: yan ezkero, gañerakoak gutxi axola... Meza, mintzoaldi xamurrez; batzarrea, aurtengo gora-beerez etorkizunerako asmoez, apainduak; euskaltzale zandu baten goratzarrez oroitzarria agerzea...

        Oiek guziak zer? Urdailla zerk berotua ba-degu,... argatik zan ba goizean asarre «Uitzi»; oiek ez genituel-ta atzemango... Orrek, alaere, eztu esan nai «Uitzi» yale bizkorra eztanik» (Itzlauz, 45'grn orrialdean).

        Otordu atsegiñean berriz aipatzen du Orixe «Uitzi»'ren izenpean: «Bazan an esan ta yolas-bearra!... Ordun azaldu ziran gure arteko zarpil guziak. «Uitzi»'k artu zun, leenbizikoz, astindu eder-samarra. Nik aren berri nekian bakar onek, galdegin nion, biurriki:- ta;.... «Uitzi».... ¿goizekoa esango al degu ba;... Larri zan gizagaxoa! Ukabilla estu estu egiñaz: — Yainkoak barka! ...Ez gero!... Gure mai muturreko lagunek —Larrain eta Rekalde'k—:  Zer, zer, ...Yakin biar diagu ori... Ta zirika nik, berriro: ta, berriro yateari zearo uzteka, noski- «Uitzi»'k: — Yainkoak barka! Ez dezazula esan!!!

        Gezurra dirudi, latinez ta griegoz yakin gizonak eta «tranpa» txiki bat aitortzeko ainbesteraño lotsa.

        Baña alperrik ibilli zan. Bein artara-ezkero ni ere enengoen ixiltzeko ta aren urduriak gero ta axkureagotzen ginduzen guztiok. Ta, astiro-astiro, itzez-itz... orra yalki guzia...

        Ura yolasa atera zuten artatik beste biak! ...Polita zala yokoa, alegia!... ¿Ea ura al-zan bere burua agiriz, idaz-bidez, zintzo ta zuzentzat erakuska diarduan kristauaren egitekoa? ...Bazetorkela urrena ere zuurtasuna, gizabidea ta olakoak, aipatu ta goresten: esango zutela berok, normaik ikasteko eraz ta tokian, gizaseme makur ura nolakoa zan larrugorrian ikusi-ezkero!...

        Entzutekoa zan, ta parrez lerregin-bearrekoa, ango aria. Larrain sudurruts betaurreko aundi burusolla ta Rekalde betozko-illun bizar-beltza, patata errea baño legorrago biak, «Uitzi»'ri berebizikoak botatzen... Ta «Uitzi» gizagaxoa, berrogei urtetik gorako giza seme tinkoa, Homero ta Virgilio kolkoan sartuta darabiltzian gizona, estu ta larri, esku batean ogi-puska ta bestean ollasko-izferra (ta agoan bietarik aski), bere burua gerizatu eziñik, neri erru guziak egotzi naiean, neronek alako egin bideetan sartu bai omen-nun (egia zanez...)

        Eskerrak gerekin genduan apaizari. Oben artarik, eta aren antzeko guzietarik, bertan yaretzen ginduala esan baitzun; orduntxe «Uitzi»'ren gogape bildurbera asi zan baretzen, ta ekin zion yateari biziagoki, leen galdu-astiaren ordañak nondik yasoko.

        Beste gairik asko maxiatu zan. Aitatu zun norbaitek ta euskaldunen itsusiz ta kaltez idazten duan eusko gazte bat... Baita ere orretzaz «Uitzi»'k iñoiz argitaratu iritzia... Izan ere badirudi gure errian arrogarritzat artzekoa ote dan beste iñon lotsagarri litzakena... Berotu zan «Uitzi» bere aburu-alde, ta igerri zion alegia patarraren ontzixkak: ipurditik baitzun maigañean ukaldika»... (Itzalauz, 48-49'grn, orrialdean):

        Euskal-egunkariaz ari dala auxe dio: «Zuk ere, Orixe adiskidea, ekin gogoz arloari zere euskera mamian» (Itz-lauz 77 grn. orrialdean).

        «Larreko» (Irigaray'tar Pirmin) ta «Txadon-Zaya»ri buruz auxe dio Lizardik: «Euzko-aundiki guziek euskeraz ariko ba'lira, euskera gaizkatua, salbatua, omen genduke. Amaika bider entzun diotegu orixe «Larreko» ta Txadon-Zaya idazleei. Ta orren atzetik ari ere ditugu ainbat egiñal: gure aundikiei, euskera, biotzetan ez-ezik ezpañetan ere, nondik itsatsiko» (Itz-lauz 61 grn. orrialdea).

        Geroago Larreko'ri buruz: «Larreko'ren iritziak maiz txorrotzegiak iruditzen zaizkidan arren, gizonez maite det; idazlez, ederresten; abertzalez, goratzarre dagiot. Bikaintasun oiez nere eskuek ez ukitzeko diñan goitua ez ba'lego ere, ille urdiñaren ganako itzal, samurra bear nuke aski. Aren aurrean bai, atera dezakegu txapela biok, eta beste zenbaitek ere. Itz oietxek zor nizkizun aiton buruxuri, begikoa; ta artaratu nauen abagunea atsegiña ez izan arren, ongi etorria bedi, biotza lasatuaren ordañez». (Itz-lauz, 114'grn orrialdea).

        Orduko Euskaltzaindia'ri buruz: «Leengo batean amets txar bat egiñik nazute. Euskalerria nekusan, ordeka soil bat iduri. Ez mendi, ez baserri, ez ezetasunik iñon: ez eta ere euskerarik, illa baitzan betirako. Baña, ordeka-erdian yaun illezuri agurgarri batzuk ari zenituen zerbaitetan, mai baten inguruka, paper ta idazti sail aundien artean. Urbildu natzaie, ta... badakizute zer ziarduten?... Euskel-iztegi bikain bati azken orraztuk egiten, euskera ordurako illa ta lurperatua zanik oartzeka. Agian, bazekiten berak, artean; bañan... erderaz ari baitzenituen... Olakorik ez bezaigu gerta. Yainko ona, otoi». (Itz-lauz, 63 grn. orrialdean).

Yauregi'ri buruz urrengo au dio: «Ez yauna, ez orrelakorik uste. Enatorkizu gorapen berriz belarriak eztiagotzera: naikoak entzunik aal zera. Ikasi det, ordea, izneurgintzaz atetako lan sakon bati burua lotzer zaudela. Ekin ortik gogor: zuk bezelakoak baitute lanerako astirik-eta abagunerik». (Itz-lauz 89 grn. orrialdean).

        «Otxolua» (Garro'tar Bernarta) euskal-idazle bikañari buruz auxe dio Lizardi'k: «Ona ezin polikiago ari dan idazle bat. Asteazkenero, uts-egin gabe, arki dezakezute «Euzkadi»ko «Euzkel-Atala»n Otxoluaren idazki mamia, Mundaka'ko berriz eta zenbait goxoki geiagoz ornitua. Maiz bereziko ipui irakurgarriak ingeleratik txukun askirik itzuli oi ditu. Oiek bilduz bilduz noizpait idaztitxo bat osatze'aal-bazeneza, elitzake makala aldarte beltza argitzeko. Bizkaiera giartsu egokia oidarabil, ta itz aukeratze ta are asmagintzan ere zolia da. Euskerak Bizkai aldean ditun idazle bikañenetakorik irudi zait» (Itz-lauz 88'grn orrialdean).

Intza Aita'ri buruz: «Batzarre artan berean, oker ezpanago, Intza yaun agurgarriak ere itzegin zun, ta «gizarteko lege» diralakoak zapalduz, agian euskeraz aritu zan, ta puska-ka-puskaka, euskeraren ondoan, erderez ziarduan leena berriz esaten. Ta Lizardi'k kolkorako ziona: «Ik duk bizar, adiskide, ta ik egiari aurrez aurre begiratzeko bekoki. Bada, arena gaur agirian txalokatzen dedan bezin egiazki ta minki, gaitzetsi ere egiten del Lizardi'ren eginbidea» (Itz-lauz, 91 grn. orrialdean).

        Ageri danez, orduko idazle bikaiñenak goraipatu zitun gure Lizardi zanak. Eder Zaigu aren iritzien berri yakitea, oraiñaldiko olerkaririk bikaiñenetarikoa izaki.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.