L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Ilbeltza-Otsailla. 1-2 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Altube iaunari

 

Orixe

 

Iru ilabete terdiz atzeratua iritxi zait GERNIKA 24, eta Aldizkari ortan ezin erantzun il dan ezkero. Au Euzko Gogoa'n atera diteneko beste iru ilabete ioan ditezke; beraz, zuk idatzi zenunetik urtebete. Ni lengoan nago, Altube Iauna, zure geroko argitasun eta guzi. Zure bi aitorkizun orietan tankerari so egin dezaiogun, ez gaiari (no a la materia sino a la forma de la proposición). Mintza nadin argi ta garbi. «Euskal-itzean silabak oro, agiz, azta-berdin dirala». Au da lenengo aitorkizuna. Agiz orrek zer mugatzen du? Ortan dago ilungunea. Zure bigarren aitorkizunean ematen didazu lenengo orren esi edo muga: «silaba orien berdintasuna zerbait austen dala ele bakoitzaren bi baztar-silabetan». Ez da ala? Orra esku batekin kendu, bestearekin eman. Agiz orrek ez du esan nai euskal-itzik geienak aztaberdin dirala mordoska bat ezik, edo bat bederen ezik. Orduntxe legoke ongi agiz ori.Baiña zuk esan nai duzuna, «euskal-itz guzien silaba guziek aztaberdin dirala, itzaren bi baztarretakoak ezik». Ez da ala? Ortaz, Altube iauna, zure aitorkizun biak bakar ontara datoz: «euskal itzen silabak oro aztaberdin dirala egiz edo ia ia; baiña bi baztarretakoak koxka arin bat egiten dutela albokoekin». Zuk au esan nai zenuke: «euskal-itzen silabak oro ez dirala aztaberdin, itzaren bi baztarretakoak koxkan baitaude albokoekin». Askoz bidezago esan liteke «gaztelerak itz guzien silabetan bakarra dula agiz koskan, besteak oro aztaberdin. Neretzat zure lenengo aitorkizuna egi da; beti erara egon izan gera biok ortan; bigarrenean ez, zure aditzeran edo hypothesi'n, ots, euskerak itzetan ba dula indar-mintzorra, arintxagoa bederen. Nere aditzeran, berriz, zure bi aitorkizunak on dira ots, koska ori, ez-berdintasun ori doiñu utsean dagola diolako. Or berriz ere garbi, aitorgaien dagola auzia, ta ez esanaren tankeran. Zer berdintasuna gero ere! Iru silabako itzetan, bi ez dira aztaberdin, laukoetan beste bi ez dira aztaberdin, bostekoetan bi gutxienez ez dira aztaberdin, seikoetan iru ez dira aztaberdin, eta itza luzeago eta bi baztarretan ez ezen tartean mintzor geiago. Beraz, zure aitorkizunaren buruzki, au da egia: «euskeran silabak oro ez dirala doiñu-berdiñak, ez ia ia, ta ez urrundik ere». Nik ez dizut bidegaberik egin, ez eta zor zaizun begirunerik ukatu; bestela, beste oinbeste esango nizuke egin diezula zuk Larrasquet'i, Gimet- Ameztoi'ri, Navarro Tomas'i, Arana Goiri'ri, ta orien eskolara atxiki geranori. Orien aitorkizun oiñarria au da: euskerak ez dula indar mintzorrik, edo koskarik. Gizon oartuetan eta iantzietan zu bakarrik gelditzen zera zure eskolan; zure aurretik orobat aitortu zutenak ez baitzuten auzia ongi ezarri, eta etzekiten doiñu-mintzorra ta indar-mintzorra bereizten. Au diozu gero: «Bai izkeraz, bai arrazoikeraz ain ulert-errex eta bakun diran aitorkizun orietan elkar ulertzea zail ba'zaigu, nola ausartu nik nere azterkizun luzean arrotu ditudan auzi meago, sarkorrago nasiagoetan eleketa asten?» Poliki poliki, Altube Iauna. Zuk ez duzu egi oinarri ori lenengoz ezarri artikulu orietan, eta etzera batez bat ortaz mintzatu. Ori lenagotiko auzia genun. Zuk esan duzuna «euskal itzek prantses-tankera geiago dutela españarekin baiño»; nik bestera; «Zenbait euskaldunek, toki-itzek erderaz ematean, beuren burua bereizi-naia dutela, (prurito de diferenciación), berei z agertzeko azkura; nik bestera. Ortaz idatzi ditut nere uka-artikuluak, aski aztarren eta argitasun bestera emanez, eta zure erantzueran ez dituzu ukitzen ere, ezduzu aietaz tutik esaten. Obeki esan, ez duzula eletan iarraitu nai adierazten duzu. (GERNIKA, 24, 141.)

        Azkenik, au diagozu: «Nere besterazale orren oarkizunetan ez da, nere ustez, balio dun gauza berri askorik agertzen argitasunarako, nik ere azterraldi luzean gogoan iduki ez dutanik». Irakurleak ebatziko du, ta «geroak erranen».

        Eletarik ez duzula nai? Nik ere ez alperrik, baiña bai protxuzkorik. Onez onean iardun ezkero, beti zerbait argi atera oi da. Beraz, nere bizian argitara ditudan eta ez ditudan oarkizunen ondora bil nadinena, iorratuko ditut, on dirudidana artuz, ez dirudidana utziz. Baiñan ez ori bakarra. Zure «Acento Vasco» urrena ikusten dutanean, orobat egingo arekin ere, ez baita Biblia Saindua. Larrasquet'en, Gimet-Ameztoi'ren eta Navarro Tomas'en lanak zureak baiñon aintzatago artzen ditudalako, ez neri egotzi. Oriek lanabasen bidez ezin dute atzi ukan indar-mintzorrik. Zuk belarri txit zolia duzula, iñork ere baiño piñagoa? Iakintasun au ez da gizon bakarrak belarriz artzen dunetik egiten, ez eta iende arruntarentzat; ikasgai ortaz iabetu diteken giza mordoarentzat da, ez Altube iaunarentzat. Ez ote duzu, aldiz, belarri-lilura pixkaren bat (ilusión acústica)? Ez ote nik ere ta gizon ikasiago oriek ere? Ezin iakin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.