Euskera
Euskal-izkera
O ta O
ITZEN EITE EDO AURPEGIA
35. Itzen ebakiteari dagokionez, ba-dira aukaldi bateko bakarreko ta geigodun diranak. Ago-ukaldi batez mingatzen edo ebakitzen ditugun itz baten elatzak, aukaldi edo silaba dagite.
Bakarreko: bai, ez, ni, zu, au
biko: gizon, ogi, argi
iruko: emazte, belarri
lauko: eskumutur, ikusteko
IATORRIZKO TA ERATORRIZKO ITZAK
36. Iatorrizko itzak, guk lenbizitik euskeraren uste ditugunak dira; eratorriak, berriz iatorretatik naiz arrotzetatik, elkartuz naiz aldaskatuz sortaraziak.
Lenbizi euskeraren uste ditugunak. Adibidez: argi, arri, ikusi.
Euskeratik eratorriak. Adibidez: argitsu, argal, arrizu, arbel.
Arrotzetatik sortaraziak. Adibidez: pake, paketsu, pakezale.
37. Erroa. Bururakizuna muiñean daukan ele-zatiari erroa deritzogu. Itzari bere izatea erroak ematen dio, ta ez da aldatu oi, osotara beintzat. Adibidez: argi-i, arg-i-zu, arg-al; goiz-argi, or argi, ipurt-argi. Itz auek arg dute erroa.
Itzaren iatorria euskera dan ala ez, itzaren erroak erabakiten du. Erro batetik ateratako itzak erroialdiko ditugu (de la misma familia). Adibidez: erro, erroi, sorterro, erraldi, erroialdi, muin beretik datozen itzak ditugu.
38. Aldaska: afijo: itza mugatzen edo itz berria sortarazten dun ele-zatia da. Adibidez: argi-a, argi-z, argi-tan. Itz auetan -a, -z, -tan, aldaska dira.
Euskeraz aldaska gibelean ipinten dugu geienean; baiñan aintzinean ere ipiñi oi dugu, ta erdian ere bai. Adibidez: ber-piztu, bir-biztu, ald-egin, ald-eratu.
Barne-aldaska aditzan erabiltzen dugu. Adibidez: ukan, dauka, dau-z-ka; iakin, daki. da-z-ki ta abar.
ITZ BAKARKIAK ETA ITZ ELKARTUAK
39. Ba-dira itz bakarki, ots, berenez bakar eta bakun diranak. Adibidez: buru, begi, ortz, esku.
Ba-dira itz elkartuak ere, bata besteari erantsiz eratzen ditugunak. Adibidez: begi-oker, buru-soil, ortzaundi, eskuzabal.
Bata besteari erantsi ditioke naiz aintzinetik, naiz gibeletik, naiz tartetik. Adibidez: argi-oilar, ipurt-argi, esne-bei, bei-esne, bizpairu, bospasei.
Onela, itza itzari erantsiz, mota askotako itzak sortu ditezke.
ITZ ELKARTUAK
40. 1) Bi izen elkarri erantsita: aitamak: aita ta ama; anaiarrebak: anaia ta arreba: beiesne: beiaren esnea: esnebei: esnetarako bei; eguzki-begi: eguzkitara begira; izpegi: itsasora begira.
2) Izen bati izenlagun bat erantsita: bizargorri: bizarrez gorri; musubeltz: musuz beltz; kaskazuri: kaskoz zuri.
3) Bi izenlagun elkarri erantsita: zurigorri, gorribeltz.
4) Bi izenorde elkarri erantsita: zurineri.
5) Bi aditz elkarri erantsita: sartu-atera, ioan-etorri, eraman-ekarri (corre-veidile).
6) Aditzari galdekizuna erantsita: itzeman, eskualdatu, tokialdatu.
7) Galdekizunari aditza erantsita: ogi-iale, ardo-saltzaile.
8) Bi aditz elkartuta izenlagun bat sortuz: beti-berandu (Bizkaia'n belumendu) ezin-bizi: quejumbroso.
OARKIZUN. Itz elkarki auetan, bigarrenaren lenengo silabak mintzor edo azentu apala (bera-mintzorra) artzen du geien geienetan.
ITZ ALDASKATUAK
41. Itzen erro edo muiñak berez ugaritzeko indarra ba-du; aldaskak, ordea, ez itz kondots bat baita; baiñan erroari eratxikiz, itzak sortarazi detzake. Adibidez, ikas errotik itz auek sortzen dira:
ikus-aldi, ikus-bide, ikas-kari, ikas-keta, ikas-kizun, izen diranak;
ikas-tun, ikas-lagun, ikas-kide, ikaskoi, izenlagun diranak;
ikas-i, ikas-erazi, ira-ka-tsi, aditz diranak.
OARKIZUN. Aldaska guziak ez dira itz mota guzientzat: izen, izenlagun, izenorde, aditz eta aditzlagunek, beraien aldaska bereiziak ba-ditute. Ba-dira, ordea, aldaska batzu bizpairu itz motari ipiñi ditiezkenak, baiñan aldaska oriek adiera berdiña ez dute.
IZEN GERTATZEN DIRA
42. Egile ta egite adiera dutenak:
-ari, antzin, aintzindari
-keta, esne, esneketa, zuri, zuriketa
-ketari, esne, esneketari
-gin, zur, zurgin; arri, argin
-kin, ikatz, ikazkin
-dun, zor, zordun
-tun, erosi, erostun
-duri, min, minduri
-duru, zor, zorduru
-turu, itxaso, itsasturu
-zun, arno, arnozun
-zur, ogi, ogizur
-gile, lan, langile
-le, ekarri, ekarle
-taile, nasi, nastaile
-liar, eztei, ezteiliar
-tiar, bazkal, bazkaltiar
-kunde, giza, gizakunde
-kuntza, bahi, baikuntza
-men, artu, armen (cfr, aho, ahamen)
-pen, buru, bururapen
-tzarre, bat, batzarre, bil, biltzarre
-te, siñes, siñeste
-tza, lagun, laguntza
-tze, aundi, aunditze
-tate, egin, egitate.
43 ZERGAUZA (objeto) adierazten dutenak:
-ale, -are, io, ioale, ioare
-ari, ian, ianari
-kari, baratze, baratzekari, barazkari
-gi, -ki, odol, odolgi, odolki
-bide, asarre, asarrebide
-pide, nasi, naspide
-ailu, -gailu, iosta, iostagailu, iostailu
-ki, estal, estalki
44. go, apez, apezgo
-zko, nekazari, nekazarizko
-tza, zurgin, zurgintza
-eri, idorreri
-keri, gaizto, gaiztakeri
-asun, oso, osasun.
45. Toki adierazten dutenak.
-aga, larre, larraga
-eta, larre, larreta
-egi, larre, larregi
-tegi, aritz, ariztegi
-degi, ardo, ardandegi
-une, gune, biur, biurgune
-gi, iarri, iargi; sartu, sargi
-gio, ian, iangio, etzangio
-gu, edan, edangu, ikasi, ikasgu
-be, aize, aizabe
-pe, itzal, itzalpe.
-doi, dui, sagar, buztin, sagardoi, buztindui.
46.Iatorria adierazten dutenak:
-ar, Tolosa, tolosar
-dar, Ataun, ataundar
-tar, Bizkaia, bizkaitar.
47. Bilduma adierazten dutenak:
-alde, -talde, ardi, artalde
-keta, gizon, gizonketa
-tza, iende, iendetza
-eria, kaxkar, kaxkarreria
-di, ziga, zigadi
-ti, sagar, sagasti.
48. Aldi naiz eguraldi adierazten dutenak:
-aro, gazte, gaztaro, gaztezaro, ere bai
-zaro, aur; aurtzaro
-zitu, zar, zarzitu (pensión de vejez)
-zutu, nerabe, nerabezutu, nerabezaro; gaztainazutu (Octubre)
-giro, belar, belargiro, lan, langiro; aro ere bai
-te, euri, legor, eurite, legorte
-be, urte, urtabe, bai-urte
-diri, ilun, ilundiri
-tiri, goiz, goiztiri, arrastiri (arratsalde; Bizkaia'n arrastei).
49. Lagungoa adierazten dutenak:
-ide, haur, haurride (senide); -kide, lan, lankide.
50.Era adierazten dutenak:
-era, ibil, ibilera; -kera, itz, izkera. Kera itz soila bizi da Larraun'en; Aitaren kera du: aitaren antza du.
51. Aunditzeko erabilten diran aldaskak:
-ko, aita, aitako
-tzar, etxe, etxetzar
-tz, Mitzel (Mizel, Mixel, B. N.; tzakur (zakur, txakur, A. N.)
-kote, gizon, gizakote
52.Tipitzeko erabiltzen diranak:
-ail, zuri, zurail
-kara, urdin, urdinkara
-anda, oilo, oilanda
-asko, oilo, oilasko
-ko, mutin, mutiko,
-txa, neska, neskatxa
-tila, neska, neskatila
-txe, Samarko, Samarkotxe: Samargo txiki: la refete de S. Marc.
-xka, buru, buruxka
-skila, iaun, ianskila
-ño, ama, amaño
-txo, ama, amatxo
-to, gizon, gizonto
-zta, -xta, bargo, bargazta, bargaxta
-x, zakur, xakur
53. Zugatz adierazteko:
-ondo, intxaur, intxaurrondo
-atze, gaztaina, gaztainatze.
54. Aidegoa adierazteko:
-aba-, -eba, osaba, oseba, alaba, arreba, izeba
-so, aitaso, guraso, alabaso
-autsi, -autxi, aitautsi, amautsi, semautsi, semautsi, alabautsi (-autxi A. N.)
55. Gezurrezko adierazteko:
-aizun, ama, Iainko, amaizun, Iankoaizun.
IZENLAGUN GERTATZEN DIRANAK.
56.Ugaritasun adierazteko adaskak erauntsiz:
-dun, diru, dirudun
-zu, berri, berrizu
-tzu, berri, berritzu, makar, makartzu
-zto, ezkabi, ezkabizto; koipe, koipezto.
OARKIZUN. Oker sartu da Euskalerri guzian -tsu indartsu t.a. Tsu ori «gutxi gora bera» esateko da. Urbiltsu, olatsu, ementsu.
57. Igoera ta griña adierazteko:
-bera, pera, min, minbera, izerdi, izerpera
-gabe, atse, atsegabe, atsekabe
-gabe, lo, logale
-ile, pixa, pixile (guk pixagile)
-gura, negar, negargura
-ti, gezur, gezurti
-oi, bizkar, bizkarroi (parásito)
-koi, eme, emakoi
-kor, aserre, aserrekor
-or, lotsa lotsor
-tiar, Eliza, Eliztiar
-uts, aundi, aundiuts
-putz, aize, aizeputz
-gin, lagun, lagungin
-kin, aur, aurkin
58. GAI IZATEA ADIERAZTEKO:
-gai, apez, apezgai
-kai, azi, azkai
-garri, maite, maitagarri
-kizun, etorri, etorkizun
-kidin, ikusi, ikuskidin.
59. Urrenaldia adierazteko:
-garren, lau, laugarren; urte, urtegarren
-urren, beratzi, beratziurren; urte, urte urren.
60. BANATZEKO:
-na, bat, bi, iru, bana, bina, iruna
-ka, toki, tokika
-zka, erdi, erdizka
-kal, etxe, etxekal. Etxekal ibili: andar mendigando (A. N.)
61. ADITZ GERTATZEN DIRANAK:
-i, ikus, ikusi
-in, eg, egin
-un, ezag, ezagun
-tu, ar, artu.
62. BERRITZEKO (aitzin-aldaskak):
-ber, piztu, berpiztu
-bir, biztu, birbiztu: reanimarse.
63. UKATZEKO:
ez-, ikusi, ez-ikusi; ikasi, ez-ikasi gaitz-, egoki, gaitzegoki.
64. ERAGITEKO (aitzin-aldaskak):
era-ikusi, erakutsi
ira-, ikasi, irakatsi
-arazi, erazi, erazo; ian, ianarazi, adi adierazi, ikusi, ikuserazo
-etsi, on, onetsi, gaitz, gaitzetsi, (gibel-aldaskak).
65. ADITZLAGUN GERTATZEN DIRANAK:
Era adierazteko:
-ki, berri, berriki
-ro, berri, berriro
-kiro, zorrotz, zorrozkiro
-ka, ezker, ezkerka
-la, au, ola, ori, orrela, a, ala.
ITZ-ELKARKETA
66. A. Aditz gertatzen diranak:
era-, berri, eraberritu
buru-, bil, burubildu: repollar
zear-, alda, zearraldatu
alde-, egin, aldegin
etxe-, alda, etxealdatu
diru-, berri, diruberritu
lagun-, berri, lagunberritu: aumentar la familia
itz-, eman, itzeman
on-, ar, onartu
gaitz-, etsi, gaitzetsi: repudiar
gaizto-, etsi, gaiztetsi: condenar.
OARKIZUN. Era ontara eman detzakegu geiago ere, ez baitira euskeraren izatearen aurka.
67.B. Izen gertatzen diranak: (ikus 40'garren banakoa)
Aita-seme, senarr-emazte (eta lokarri-itza kendurik)
ioan-etorri (eta)
ongi-etorri (e mintzor apalez)
etorri-berri
irrun-arrun (arat-onat)
or-dago
lur-sagar (-eko)
mutil-nagusi (-en)
irabazpide (-teko)
apezkondo (izanaren)
aundi-maundi (m tartean gaitzesteko)
erran-merran
larru-orri (gorririk)
ogi-gose (ogiaren)
besamotz (besoz)
gain-bera (gaiñetik)
ian-edana (eta)
esne-bei (-tarako)
bei-esne (-aren)
gorde-sagar (-tzeko)
bizi-alargun (bizirik)
nor-gira-gu?: Arrandi-aundi.
(Yarraitzeko)
|