Olerti
Gurutzean
Orixe
Emissa voce magana expiravit. (Mc.XV,37)
Oiu andiz eman zun arnasa.
Buruzut-indarrak bilduz, egin du oiu aundi.
Oiu ori gugañano eldu da mendiz mendi.
Ez du gizonak atera; Goiko launak barrendi.
Oiu orrekin il dana, Iaungoiko da iñondi.
Guziok bat gerala du esan afal-ondoan;
Aita Semeagan dala, biak daudela gugan.
Beraz, oiu ori guri egiña bear esan;
arnasa guri utzia, Aitari ta batean.
Artzai nintzala mintza nai menditikan mendira,
bi eskuz nere mintzoa zuzendu nai erdira,
indar guziak bildurik, oiu biurtu dira;
lagunak orobat ditu eskuak belarrira.
Il zaigula azken-atsa burua zut emanez;
burua erortzen utzi, guri keiñu egiñez;
besoak zabalik dauzka laztan eman bearrez;
urbil gakion, besoak zabalduz, eta maitez.
Iesusek, orduko, gaurko, biarko gizonari
dei bizkor egiten dio, entzun gogo dunari.
Oiu ortaz eman dio il-arnasa Aitari;
arnas berori bialdu gizadi osoari.
Arnasa guri utzia, Gurutzetik bialduz.
Bete gaitezen orretaz galtzar ontara bilduz.
Dugun arnas au agoan. gure miñak sendatuz,
asperenik mamienak eskeiñiz. Iesus! Iesus!...
|