Olerti
Iainkoa ta Goñi
Irisarri
Gau-ilunbe beltzak ihes ioan dira;
mendi-atzetikan iaikirik astiro,
urrezko leinuruz dirdira-iario,
igan da eguzki sutsua ortzira.
Izekirik dauzka barren ta aurpegia,
andi-naikeriak sutan du ipiñi,
Naparro guziko buru izan nai du.
Aralar gaineko Artxueta mendira
Goñiko zalduna igan dagoneko
ta lerden xutirik orain antxe dago.
bere pean dautzan ibarrei begira.
Alde orotarat arro begiratu
ta ola dio oiuz: «Iainkoa ta Goñi!
nerea zera zu, Euskaldun-erria!»
|