L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Mikel, Mikel gurea

 

Irisarri

Aralar mendian gorarik zauzkagu,

zerutar gudari-talden Buru Mikel;

Euskalerri unen begirale tinel

gain ortatik beti barrandan zagozku.

 

    Euskaldunok zugan uste andi dugu,

ersturetan zuri otsegiten hel! hel!

ta gure uste au ezta iñoiz ustel

atera, zu beti iabetu zatzaizku.

 

    Orain ere zure bearretan gera;

Euskaldunek estu otoi-dagitzute,

begi ta biotzak Aralar aldera.       

 

    Ta zuk gain ortatik oien dei larria

ez entzunen ote? «Mikel» diotsute,

«Gure Mikel. gorde, gorde Euskal-erria!»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.