L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Eros arrosen artean

 

 

euskaratzailea:

Mirande'tar Jon

 

(grekeratik)

 

Ez zekhusan erle bat

loreetan lotan zenak

Eros ausiki zuen;

haurra orroaz hasi

zauriturik erhia...

Hegalak hedaturik

lasterkan joan zan eder

Aphrodite'ren ganat:

 

— «Galdu nau, ama, hil nau

suge ttipi, hegaldun

batek, laborariek

erle deitzen dutenak!»

— Jainkosak: «Erlearen

eztenak min ba-dakhar,

zer min» dio, «dukete,

Eros, hik sastatuek?».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.