L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Lamenais'en eungarren urtean (1782-1854)

 

Artzai

 

Iraurdasi aundiko idaztankera argi ta zoarra zun idazle aratz eta apaiz biurri onek.

        Tamalgarria benetan! Iainko-Elizaren kaltez biurtu zitun len beraren alde erabilli zitun idazkortz-izkilluak. Bere lenengo urratsak Maistre'ren babesean zuzendu zitun: aurrenik, adimen argidun gizontzat izan zuten: gero, aingeru eroria lez, goitik bera iaurtia izatean, lengo adiskideen tupustarri ta negarbide billakatu zan.

        Umetanik, keltarraren gogo goibela ta irudimen itzaltsua agertu zitun Lamenais'ek. Ama gabe, umezurtz gelditu zan aur sendixuna. Iolasean ari izan orde, itxas-olatuen gora-berari tinko begiratzen zion aur begi musker eta arpegi makarrak. Itxasoa bezin aldakorra ta gazia zun gogoa, ameslari utsa, ordea.

        Mistiku ukaldiz eragiña izan arren, gaztetanik siñesgabe ta siñestedun artean enuxu banuxu egon zan. Apaiz izateko deia beranduan iaso zun. Anai zarrenak, apaiz izaki, ez-bidez ortaratu zun, antza. Gero ere, zalantzaren arantzak biotza zulatzen zion. Lenengoz meza esatean ere, etzun atsegiñik nabaitu, damurik.

        De Maistre ta lagunek Lamenais bereganatu zuten, ta beren egunkarian idazten asi zan. Arkaitz gorriz ta amilburu beltzez iositako izpazterra ekaitzek eta uin apartsuek astindua burura dakar aren idaztankerak. Gezur izenez argitara iaurti zun bere lenengo idaztia: iñolako arrera txeratsua egin zioten irakurleek. Aren idaztankera egiti, bero ta arroz gezurrari ataka itxi ta egiaren barna sendo ta eskier zioan. Frayssinous ospetsuak esan omen zun Yon'ena: ark azi bear du, nik ikoldu.

        Ala ere, zenbait gizakume begi-zorrotz goganbearrez ziran Lamenais'en izakera leratia zala-ta. Ezari-ezarian, arrokeriz ar-ioa zegon ta Iainkoaren naia baño gizakumeen goraipua atsegiñago izatera elduko zan.

        Bigarren idaztia argitaratzean, buruz bera lerratuko zan aldapa labangarrian oiña ezarri zun. Alabearrik deitoragarriena, noski, zegon mailla goitik bera osiñik beltzeneraño erortzea bein betiko. Aragikeriak ez baña, arrokeriak ondatu zun.

        Lenengoz Erroma'ra ioan zanean. Elizpuruak abegi txeratsuz atotsi zun. Andik bere errirakoan, Vannes'eko apaizgaietxea eraiki zun. La Chenaie'ko breiztar gazteluan, ain zuzen ere. Kepa gurenaren anaidia zeritzan. Orduko gazterik eta gizonik aipatuenak ara io zuten ioranez. Chateaubriand, Victor Rugo, Lamartine, Maurice de Guerin, Michiewickz, Franz Liszt, Montalembert, Dom Gueranger beneditarra, ta abar era ioan oi ziran indar berri eske. Bigarren idaztia argitarazi ta andik bi urtetara, Frayssinous gotzaiari guzien agerian oarrak egin zizkion. Paris'eko Gotzaiburuak akar gorria egin zion, ori zala-ta. Burua makurtu bearrean zakar erantzun zion. Alare, Eliz Amaren altzo beroan kokaturik irautea gogo zun oraindik. Irugarren idaztia argitaratzean, Laterriak auzitara erakarri zun Lamenais. Gotzaiek agintarien alde iarri ziran ta ezinegonez ta aserre miñez Erkaltzale (errepublikazale) egin zan Lamenais.

        1830 g. urtean matxiñada sortu zan: berealakoan Lamenais'ek, burua amets urdiñez gañezka izanik, «Etorkizuna» zeritzan egunkaria argitaratu zun: aren goiburua «Iaungoikoa ta askatasuna» zan. Elizpurua ta erria, alegia. Aren baranoan, lankide bezela, Lacordaire ta Montalembert ta beste idazle zenbait ageri zrian. Gotzaiak larritu ziran «Etorkizuna» egunkariaren idazlanak zirala-ta. Zaparrasta aren otsa Erroma'ko Elizpuruaren belarrietara eldu zan. Lamenais'ek berak ara io zun bere burua zuritzeko, Montalembert ta Lacordaire bidaide izaki. Elizpurua'kin itz egiterik etzuten iritsi al izan: laister Elizak gaiztetsi zitun «Etorkizuna'ren gogaiak. Burua makurtzen zunarena egin-iduri zun Lamenais'ek. Baserriratu zan, bakarrean ausnartzeko-edo. Labur, ordea, «Siñestun baten itzak» zeritzan idaztiñoa argitaratu zun: Elizpuruaren iritziz, azalez idaztiño txikia omen zan, gaiztakeriz, ordea, andia. Buruenik, Elizak biraokatu zun Lamenais ta aren bekokiaren gain erori zan Satan'en bekoki arroa erre zun oñaztarriaren txingarra. Arrezkero, biotzeko etxe laztana utzi duten seme zarrastelak bezela, bere burua bakarrik ikusi zun: Montalembert'ek, Lacordaire'k, Gerbert'ek eta beste lagunek alde egin zuten arengandik. Argitaratzen zitun egunkarlak oro porrot egin zuten. Elizaren magaletik saiestu zan ezkero, onik ez zun ekarri. Obe zukean errotarri aundia lepotik zintzil itxasora oildu bazuten, Elizatik girbindu baiño. Illobiratu zutenean, aokian iñork etzion lagun egin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.