L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Erleak eta eriotza

 

Justo Garate'k

 

euskaratzailea:

A.

 

Hamburgo'ko Wilhelm Giese'k idazlan eder bat argitara zun 1949'ko «Eusko-Jakintza»n, jabearen eriotza erleei iragartzeko oiturari buruz. Gai ortaz nik ere, iru lantxo argitara nitun «Boletin de Amigos del Pais» en, 1947.grn. «Runa» Buenos Aires'ko etno-aldizkarian 1949, —aipatu dudan iaunaren aldi-bereko lana ezagutzeke—, eta geroago beste bat, «Runa»n bertan 1950, Giese'n lana aipatuz.

        Alemandar idazleak, gai ortaz ari diran eusko eta atzerritarren bibliografi ugaria ematen digu urrengo ondorenera iristeko, ots, «len-gizonek zenduen arimatzat artzen zitutela erleak».

        Ortarako Burrilly'k Marroko'n bildu oar-ikaspen bat oiñarritzat artzen du, eta, nere ustez, izpidean dago egon ere.

        Ezaguna da Belcebu zeritzan ebertarren auzoko iainko bat; izen au, «eulien-iainko» itzuli oi zan. Ala ere, Pompeyo Gener'i, gogorxko zirudion eta beste itxorkun bat antola zun, ots, «Txerren».

        Bein batez, Rabelais irakurtzen ari nintzalarik, Bergili'k Georgiketan dakarren Aristeu'n ipuiaren aipamen bat arkitu nun, II idazt. 183 orrialdean. Meundon'go «apaiz ospetsuak onela zekarren, laburturik: «Txekor illaren aragi artetik irtetzerakoan erleak egiten duten durundia bezalakoa bonbil gurenetik ilki zanean, Aristeu'k asmatuaren arabera».

        Aita Garriga'ri eskatu nion, arren, textu ori Bergili'renakin bekaldetu zezala, ta aldaki ta itzulpena ere igorri zizkidan. Vitulus edo txekor bati dagokio ain zuzen.

        Pijoan'ek, beraren HISTORIA DEL MUNDO'n (I idazt. 30 orri), idi biurtzen du, Aigito'z ari dalako bear bada. Pantzeraren eragiñez, eskualde ortako Apis Zezena oker itzuli izan da idi ospatsua bezala. Aipatu errietan ain zuzen, idiei berez ukatzen zaien ernal-indarra gurtu ta iainkotzen baizuten,

        Nere adiskide Francisco Ugarte Pages'ek —«Gargantua ta Pantagruel» en itzulariak—, Aristeu'ren idia bi bider aipatzen du.

        Nicolay'k darasanez (I idazt., 79 or.) gogoa gorputik egan ateratzen zala uste zuten Aigito'n, Osiris'en epaitegi bildurgarrian aurkezteko. (Historia de las Creencias).

        Biur gaiten Bergili'nera. Onela idazten zun:

 

                «et visenda modis animalia miris,

                Trunca pedum mox et stridentia pennis

                Miscentur, tenuemque magis aera carpun».

 

        Aita Garriga, bilbotar idazle pin eta oentsuak, onela euskeratzen du: «Eta bertatik jaiota ikusten dira oingabeko lenbizi, egodun urrengo, azkenez aizera jaurtikitzen diran abeltxo asko».

        Salomon Reinach'ek oroiterazten digunez, «psyche» k gogo ta inguma ere adierazten ditu. (Orfeo-Historia de la Religion).

        Goethe'k urrengo au idazten du «Paust» en: «arimatxobat da, Psyche egaduna; lumatu zazute, ta ar zikin bat besterik ez daiteke». (Aguilar II, 639 or.)

        644 orrialdean aur zoriontsuei auxe esanerazten die:

 

                Poz-pozik abetaltzen dugu

                krisalida antzo datorkigun au;

                guk ere iaritsiren dugu aingeru grazia.

                Urra itzatzute bil eta ertsitzen duten

                maluta ok:

                Orratx eder, aundi, diztiratsu,

                bizi gurenez blei.

 

        Cansino Assens'ek dionetik, aipatu malutak seda-arrak urratu kuskuak omen dira.. Nik berriz au diot; arra ez dala ezkat-egadunen (lepidopteren) eraldaketa bat baizik, lipu deritzaiona.

        Samos'en zenduaren arimatzat zeukaten zerri (estera) baten gainetik igarotzen zan nola-naiko zomorroa, Nicolay'k dionez (I idazt. 31 or.)

        Osagileei dagokien zerbait aldatuko dut orain. Nicolay'k garezur-zulatzearen (trepanazinoaren) zenbait xede onartzen ditu. Bi urrengoak urbiletik datozkigu: zenduaren gogoa irten dedin garezurra zulatu edo bestela, xblar-ezurra. Obian ere zulo bat egin oi zuten arimaren irtenbidetzat. (I idaz. 523 or.)

        Eri-etxeren batean gaudelarik euliak gaixo baten gainean berariz kokatzen ikusten ditugunean, susmo beltzak izan oi ditugu osagilleak. Iñurriek etxe-tzar batean ere goxogaiak arkitzen dituten bezela, euliek usai bereziak usmatzen ditute nunbait —kiratsak guretzako—, adi bidez xagu-gorotzena, eta iltamuan daundenen larrupintz eta zimurretan arraultzak errontzeko gertutzen dira. Orra zergatik ainbat euli-mota gorpuetan ikusten ditugun Lege-Osakuntzan erio-ordu ta eguna erabakitzeko argibide diranak.

        Nicolay'k dioskunez, Frantzia'n, ugazaba iltzerakoan erlauntzak oial belun batez estaltzen ditute. Ondorengo beratzi egunetan aspil bete ugolu (riz) ezartzen dute erlauntzaren aitzinean; Nicolay'k etzekien zertako, nire irakurleak ordea, bai, iakiz beteriko erratilluak zenduei ezartzen zitzaizkiela oroituz.

        Dr. Mario Suarez Nelson'ek esan zidanez, nunbait irakurri omen zun Inglandarrak, Virginia maiztertzen ari ziranean iabearen erioa erleei adirazten zlela.

        Tandil'go bi erle-zalek esan zidatenez, il-kutxen bernizak erleak erakartzen omen ditu., Baleike egia izatea, bainan M. Romains'en gandiko dirudi azalpen onek.

        Sunbilla'ko Iriartetarrak ritu au berriz ere bete zuten Napoleofu' ko beren etxean —Tandil'go landetan— norbaiten eriotza zala-ta.

        Reichnach'ek derasanez Efesu'ko Artemise'n igarlemeai erle deitzen omen zien, lenago, beren igarkizunak, erleen egaldietan irakurtzen baizituten.

        Nicolay'k edasten dunetik, erleak Muse'i eskeñita omen zeuden (I, 125), eta erle-mulkoren bat norbere baratzean kokatzea zoritxar iragarki omen zan Elade'n.

        Julio Caro-k dakarrenez, asto ta erleen eriotzaz iardutzerakoan gizakietaz bezala mintza bear omen da (Algunos Mitos Españoles, 311 or).

        «Passage to India» liburua guztiz bikaña da induetani ta britaniar'en artu-emanekiko sikologi oarpenez egiña. Foster'ek idatzi zun, eta XXXV atalean au dio: lurralde aietan erleek gizkarbirik ez dutela ziztatzen sinisten dute.

        Monarki oiturak, erle irudiz errege almena irudikatzera ekarri gindula, Nicolay baitan irakur dezakegu. (I, 82)

        Vergili'k goratzarre andi bat egin zien erleei arako esakun ospatsu artan: «Sic vos non vobis mellificatis apes». Edward Spencer Dogson'ek «La Vasconia»n euskeratuta eman zigun aipatu esakuna. (VI, 157).

        Paris'ko teo-gizadizaleak, Nicolay'ren esatez, eztiarekin bataiatzen omen ziran (I, 209). Bereala, Auxerre'n, beste heresi berri bat sortu zan; oeik arakatzez (grosellaz) egindako ore-goxoz ukuzten ziran.

        Bada inglandar esakera bat: folk with forein bees in their bonnets.

 

(A'k itzulia)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.