Idazti Berriak
Joanes Etxeberri
A.
A. Villasante-Kortabitarte, O. F. M. Joanes Etxeberri. Donostia 1953
Norbaitek esan zun eta Aita Villasante'k itzalditxo onen azken lerroetan aipatzen du; Axular sakonago dala betiereko egiak iraultzen ditulako; erakarkorrago ere bai, iztun izaki; Etxeberri ordea, xeatzago omen, apaiñago ere bai, ots, benetako idazlea, estilista egiña». Axularren ikasle izaki, Etxeberri irakaslearen maillara iritxi zan. Ba'du gaiñera Etxeberri'k beste zertxobait; erri gizon izaki, erri gaiak erabilli zitun. Etxeberrik, aurrenekoz, euskera iakintza bideetatik sartu zun. Ordurarteko idazleak, eta gerokoek ere, etzuten amestu Etxeberri'k euskerarentzat nai izan zun edapenik. Beraz, goraipagarria benetan idazle bikain au.
Itzalditxo ontan ederki mugaturik datorkigu Etxeberri'ren irudi garbala, baita bere lan zabala ere. Emen ere, beti bezela, A. Villasante ez dabilkigu arbastarik arbasta txori txanbeliñaren gisa, lur sakonean muturra ondatzen dun goldearen ariora baizik. Euskeraz ari arren, ez da exalean gelditzen gure arteko aunitz idazle bezela Euskaltzaindiak Gipuzkoa'ko Aldun-degian antolatu bilkuretako lenengo itzaldi au. Bidenabar, txalo beroenak io nai dizkiogu Irigaray jaunari, aipatu bilkurak antolatu zitulako. Bide egokiagorik ezin zezakean idoro euskal elertiaren edestirako oiñarriak ezarteko. Orrela, bakoitzak bere kitatxoa ekarriz, iauregi ederrena eraiki al izango dugu, are ederragoa A. Villasante'k bezelako arri-landu bikaiñak orok ekartzekotan.
|