L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Literatur-euskara laphurrtarr klasikoaren gain eratua

 

A.

 

Aita Villasante-Kortabitarte, O. F. Mt. Literatur-Euskara Laphurrtarr Klasikoaren Gain Eratua. Donostia 1952

 

Euskal elerti-soroan gabiltzanok gutxitan izaten dugu gure izkeraz lan sakon eta muga guztietik okituak irakurtzeko abagunerik. Aita Villasante'ren Euskaltzaindiko sarrera-itzaldiak aukera orixe eman digu. Egia esan, berandutxoegi dator gure aldizkaria lan eder orren berri irakurleei ematera; geienok ordea, ezagun dituzute luzapen orren zioak. Nai ez besteko atzerapenak ukan ditugu ustegabeko oztopoak biderdiratu zaizkigulako. Oztopo ta tupustarri guztiak leuntzen ari geran ezkero, ezin dezakegu lan eder ontaz gure iritzia ematerik areoga luzatu.

        Itzaldirako Aita Villasante'k onartu dun gaia euskeraren etorkizunaren giltza da izan ere. Euskera biziko bada, indartuko bada, iakin-maila orotarako gaituko bada, batasuna bear-bearrezko ta noraezekoa da. Izlariak ederki dionez, eguzkipeko izkera aipatuenak aspaldi iritxi ziran batasun ortara, eta batasun orrek, literatur-izkera batasunak alegia, bizi-azi ta eutsi ditu egun erakusten diguten tinkotasun eta zailutasunean. Aita Villasante'ren itzaldian irakur ditzake irakurleak, aipatu izkeren goraberak io-muga ortara iritxi baiño len.

        Era askotara egin diteke gure euskeraren amestu batasuna, literatur-batasuna alegia. Literatura emen ez du artzen Aita Villasante'k, izkera arruntean artu oi dugun esangura ertsian, zatalagoan baizik, ots, iakintza orotan, giza-adimenak asma ditzaken gai guzietan erabiltzeko izkera tatua. Ori duzute Aita Villasante'ren «literatur-euskara». Arestian esan dudanez, bide askotatik eldu gindezkean batasun ortara, eta egia esan, euskal-idazle bakoitzak, itzez ezpada egitez beintzat, bide geitxoegi ere erakutsi ditugu. Aita Villasante'k, ordea, bide bat aukeratu du eta «lapurrtarr klasikoaren gain» euskera bakarraren iauregia eraiki bear genukela esaten digu.

        Etzaizkio palta bide ori onartzeko arrazio aundiak. Sakon, argi ta garbi, ikertzen ditu lan eder ontan, lapurkeraren alderako ditun arrazoiak. Iasoena, izkelgi orren tradizino zaharra. Amabost ta amaseigarren mendetan lapurdieraz idatzi zuten euskal-idazle bikaiñak finkatu zuten tradizino ori. Garai artan Bizkai ta Gipuzkoan, asteko zeuden euskeraz idazten. Gure idazleak askoz geroagokoak diira; emezortzigarrenekoak Gipuzkoan, Larramendi, Kardaberaz ta Mendiburu; Bizkaian, berriz, emeretzigarrenean baizik ez genun izan esateko idazlerik. Zeatz meatz azaltzen dizkigu Villasate A'k, garai artako lapurtar idazleen berri ta zeapen guztiak.

        Bañan batasun ori, «literatur-euskara» ori nola egin bear dugun ere, barrenki esaten digu euskaltzain iakintsuak. Gramatika zelaiaren sail guztietan, lexikon edo iztegi-arloan t. a. Auzi guztiok garbitzen ditu idazleak, ezertxo ere koloka edo zalantzan uzteke.

        Ez ditu ordea basterrean utzi nai, bere teori berri onen aurka ezarri ditezken oztopoak. Itzaldiaren boskarren atalean, korapillo auek askatzera lartzen zaigu. Lenengoa «hizkera-molde hau ikasi egin beharko genukela». «Bai orixe», erantzuten du. «Literatur-izkuntza non nahi ta betiere ikasia izaiten da. Guk idazten dugun erdara, ez al da ba ikasia? Arren ez eskatu euskarari nehongo hizkuntzari eskatzen etzaion gauza bat, ikasi gabe jakin dezagun alegia». Eta izpidean dago euskaltzain argia. Bañan euskerari, zoritxarrez, eta euskal idazleei, gauzarik bakanenak eskatzen zaizkigu. Edozertaz idatzi bear dugula? Erri arruntenak, iñoiz ezer ikasi ez dun euskaldun alperrenak, aberri izkera nardatzen duten euskaldun ez-iakiñenak ulertzeko eran idaztea eskatzen zaigu, ez bakarrik, eskatu, baizik eta ortara beartu nai gaitute erria, erria oiukatuz ari zaizkigun zenbait idazle erdel-iarioek. Kastilla elkorreko lugiñak gai ote dira erderaz idatzitako iakintza liburruak sostean ulertzeko? Ori gero, oriek beuren izkuntzaz eskolatuak diralarik, gure lugiñak, gure erri-ienteak berriz, erderaz soilik. Ez dezaigutela miraririk eskatu errikariok. OTtarako eztago beste biderik, Aita Villasantek aipatzen dun urrengo au baizik.

        ...Eskolaz gainera, Universitate edo Kultur Elkargo garai baten beharrean gagoz, egiteko handi hunen beregain hartu eta burutu lezaken kultur Elkargo baten premian... ...Lan hunetan eskuak sartzen, ordea, oraiberetik eta berantegi izan dadin baino lehen jardun behar dugu» Anartean, utzi gaitzatela pakean euskera indartu, pizkortu, aberastu ta goraltxatzeko, neke geiegiz inguraturik, ari geran idazleak. Errex zale porrokatuok oldartu bitez ain gora oiuztatzen dituten bideetatik, oraindik ezpaidute ezertxo ere egiten.

        Ara ba, orain ere nere bidetik saiestu naiz. Euskeraren garrez inguru guztiak erre-bearra....

        Labur esan, Aita Villasante'ren itzaldi mamitsu, iakintsu, sakon ta okitua, euskal-literaturaren oiñarri sendoenetako bat duzute, euskal ikaskuntzetan saiatu nai lukenak, iñola ere baztertu ezingo duena. Adimen argi ta ikerpen sakonenen uzta bikaiñena. Ba'dukete pozbiderik Prantzizkotar maiteak ez-ezen euskaltzindikoek ere, orren gizon iakintsu ta langille bat beren lerroetan kokatu zaielako. Gure zorionak ar bitzate euskaltzain gazteak eta aren anaikideak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.