Auxe dugu euskal egutegirik zaarrena. Txintxo-txintxo datorkigu urtero, han sakon, ipui xarmant eta neurtitz goxoz antolatua. Auñamendiz arunzkoek ezezen onunzkoek ere siratsik artuko dute egutegitxo ori irakurtzean. HERRIA asterokoaren babesean argitaratzen da euskera zailu ta eztienean idatzia.