L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Karmengo Amaren egutegia

 

A.

 

Karmengo Amaren Egutegia 1954

 

Orra beste egutegi eder bat. Au ordea, ezta ormarakoa, idaztiño baten tankeran taiutua baizik. Karmeldarrek argitaratzen dute, laugarrenez aurten. Kozkortzen ari zaigu, beraz, egutegi au ere. Bere orrialde txukunen artean zenbait euskal idazleen lan erderak dakazki, geienak karmeldarrenak. Badira aien artean Amillaitz eta Aurraitz olerkari goitarren neurtitzak ere. Esan bearrik ez, karmeldarrok euskera ondo azi ta ezia darabilten'ik.

        Ageri da gaiñera, ixillaldi luze baten ondoren lekaideak euskeraganatzen ari zaizkigula, ez neke gabe, bañan sendoki ta zintzoki. Karmeldarrak eta prantziskotarrak ere, errextasunik ba'lute, askoz ere geiago egingo lukete gure aberri-izkera zapuiztuaren alde. Ez noa gorago ialki ditudanak emen berriztera; lekaide guzientzat esanak bitez. Lekaimerik ez dut aipatu nai, atso iñozo oriek ezpaidute bururik euskeraren gora ta garrantziaz iabetzeko. Beren arrokeri ergelean usteldu bitez! Bañan... aski itzaldirik.

        Zuen «Karmen'go Argia» noiz ikusiko zai gaude, karmeldar maiteak; euskera utsez ordea, ez ur-ardo kaltegarriz, ots, erderaz ta euskeraz. Obe zaigu euskera utsez mozkortu, ez erdal-euskeraz irotu.... Ar itzatzute, anartean, gure zorionik beroenak zuen euskal lan eder ortan oraiñarte baiño bizkorrago ta sutsuago iarrait dezazuten.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.