L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Arantzazuko egutegia

 

A.

 

Arantzazuko Egutegia 1954.

 

Aspalditik ari zaizkigu Arantzazuko Prantziskotarrak euskeraren ale goxoa ormako egutegien bidez ereiten. Gure izkuntzaren gau belun ontan, ezin zitekean lan aundiagorik egin, eta aletxo orien bitartez euskeraren txingarra pizkor gorde al izan dute Euskadiko etxeetan.

        Bi urte ezkero, biskaieraz ere argitaratzen digute aipatu egutegia, ta pozik iakin dugu Gipuzkoan bezin arrera ona ukan duela gure Bizkai ederrean ere.

        Ezin obeki taiutua dator egutegitxo au, egunean egunari dagozkionez gaiñera ikasgarrien bat ekarki. Euskalerri guziko etxeetan bear luke. Ur tanta ez da aski soro egartsua asetzeko, noski, tanta aunitzek lurrik elkorrena ere ezotu dezakete ordea.

        Ala ere, Aloña-menditik bera euskal-ibai oparoena ikusi nai genuke atergabeko iarioan. Ederki ax'i zerate bai, prantziskotar maiteok, eta zuen artean idazle argi ta langillerik asko kokatzen, da aipatu ibaiarena egi biurtzeko lain. Bañan mendi guren ortan ere, erderak daramazki onenak. Otapurrak utzi ta ogi osoa iatera euskera iristen ez dan bitartean, galduak gera.

        Ederki zion zuen Aita Villasante argiak: «Euskerak euskaldun guzien izkera bear du, edonorako eta edozertarako». Ondo dakit etsairik aski ditugula asmo ori iristeko, okerrenak xantu longainpean estaliak. Eliz-agintariak euskeraren odola xurgatzen ari zaizkigu erri-agintari arruntenen eduz. Bañan Iainkoak emanik iñork ere ezin dezaiguke kendu edo ito. Aren legea beste lege guzien gaiñetik dago, eta euskera, Iainkoak gure barnemuiñetan ezarri lege bat da, odol ta gogoarekin erabat oretua. Beraz, euskera itotzea, amasabeletik ilki aur iaio-berria itotzea bezin bat litzake. Eta aur iaio-berriak itotzen ditutenen aginduetara ezin gindezke makurtu, ezta euskera ito nai dutenenera ere.

        Urrunegi ioan naiz, irakurle, bañan egi auek nik esan ezik iñortxok ere ez ditu esaten, beldurrez edota alki geiegi ta ustelez. Oiek ere esatekoak dira, noski, eta ausnartzekoak... Prantziskotarren egutegitxoa ala ere, urtero datorkigun argi xinta pozgarria duzute, euskal biotzak nolarebait xuspertzeko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.