Idazti Berriak
Ipuiak
A.
Jautarkol. Ipuiak. Itxaropena Argitaldaria. Zarautz 1953
Ona emen, irakurle, «Kulixka Sorta»ren laugarren banakoa., Aldizkari ontan lenago epaitu genitun bilduma ortako lenengo bi zenbakiak; irugarrenik ezdugu ezagun: gure arlotik landa dabil gainera, erderaz idatzirik. Asmo bikaiña noski, Itzaropenaren asmoa, sorta ontan zenbait euskal idazti argitaratzeko, txukun eta poliki irarriak. Onelaxe datozkigu, liburuxka ontan, Jautarkol'en iru ipui, ots, «Urkamendi», «Erramun Gudaria» eta «Andre Joxepantoni».
Egilleak berak sarreran dionez, aurreneko bi ipuiak lenago argitaratu zitun, irugarrena, aldiz, berritzat damakigu, naizta «Egan» en lenbizikoz argitaratua izan.
Gutxi, euskaldunen artean, Jauregi apaiz olerkaria ezagutzen ez dunik. Gaztetandik miazkatzen genitun «Zeruko Argia»n ematen zizkigun olerki aratz eta ipui goxoak. Garai artan Jautarkol, gaztea bera ere, olerkari bikaiñenetarik genun, argi ta goxotasunez inguratua. Aren idaztankera, naiz olerkiz, naiz itz-lauz, euskeraren ispillu gardenena duzute eta ala ageri zaigu ipui auetan ere.
Aipamen garaienak ondo irabazirik ditu, aspalditik, gure arloko atxurlari nekatu-ezin eta aspergaitz onek. Ala ere, uzta bikañagoaik ukanen du, noski, bere mandio ederretan eguratsaren zai. Eskuka zabaldu beza, len-baitlen, uzta iori ori euskeraren ederrerako.
|