Irail-Urrillak. 9-10' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Irail-Urrillak. 9-10' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Lexique francais-basque

 

A.

 

André Tournier. LEXIQUE FRANCAIS-BASQUE. Bayona'n 1954. 570 orrialde.

 

Urte askotxo igaro dira Aita Lhande'k «Dictionaire Basque-Francais» eman zigunezkero. Liburu orren itzaurrean prantzes-euskera iztegi bat ere eskeintzen zigun. Lhande'k, ordea, ezin burutu izan zun eskeintza hura. Iztegi arloan laguntzaile izan zitun Lafitte eta Aranart apaizek, geroago, «Gure Herria»n asi zitzaizkigun «vocabulair» bat zatika ematen, itzak, eginbide ta gauzen ariora sailkatuz. Aipatu «vocabulair» ere, bukatzeke, biderdian lotu zan.

        Egungo Tournier'en lexikonak Aranart-Lafitte'ren aipatu «vocabulair» du sorterroa, egilleak aitortzen digunez. Tournier iaunak ordea, millaka itz geitu dizkio eta berebiziko lan eder bat borobildu digu. Ala ere lexikon au ez da egilleak eta guk ere opa genuken erdal-euskal iztegi okitua. Ezin zitekean izan ere, egilleak, bere egingoa, bi euskalkiren muga extuen artean burutu nai izan baitu; Lapurdi Benaparrakoetan: «Nous n'avons voulu dresser qu'un repertoire pratique du dialecte litteraire commun aux Bas-Navarrais et aux Labourdins».

        Itz-berri sailean ere ardura aundiz ibili zaigu egillea «sans nous permettre un seul neologisme». Ez da egia, osoa, ordea, itz berri batzu, besterik ezinean edo, onartu bait-ditu, adibidez: idatzi, idazle, idazlari, irarkola, irartu, irarlan, irarle, ikurrin, aberri ta beste zenbait, sorterri-agiria aspaldi iritxitako itzak; iakiña, erabili ziralako, lau aize xokoetara barreatu ziralako. Itz berrien artean arkitu dugu itz bitxirik eta berri-berririk, bat batez ere, gorago ezarritokoak baiño askoz ere berriagoa, noski: «Telescope, largabichta andia». Largabicbta: orra neologismu bat euskeraz neologismurik baldin bada. Tankera ortako neologismoak euskera utsezkoak zapuztu ta nardatzen dituten griña bizkorrez bazterrera bear lituzkete zenbait idazle ta izkuntzarik ere. Erriak erabilliarren, largabichta beti izango da neologismu zikin, euskal erroz antolatutakoak baiño berriago.

        Iztegi ederra eman digu Tournier iaunak ala ere, eta goraipamen beroenak merezi ditu. Euskal idazleek amestu iztegi betea ta osoa etorri bitartean, lagungarri bikaiña dukete Tournier iaunaren «Lexique» ori. Itz ugari ta ederki aukeratuak dakarzki.

        Nai lukenak Baiona'n arkituko du salgai liburutegietan eta «Herria» izparkariaren baitan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.