Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Deadarra

(Guda-osteko gaztediari)

 

Aurraitz

 

Itzarri adi gazte, lo ortatik itzarri!!!

Ez dantzuk mendiotan erostarik larri?

Azkatasun galdua duk eu billa aldarri.

 

Geureak dituk emengo arru ta mendi:

Iskillua artuki geukin etorri adi.

Arrotza zeukagu geu ondatu naiz gaindi.

 

Ez dakusk odolez gorri larreen orlegi?

Eure anaiak zintzo, lengo baten yagi;

Asko il, beste asko oraindik burruka oldargi.

 

Eure zai zegok gure Erriaren bizitza,

estuntz artean berein samiñen arantza:

koldarkeriz yopu iraun baino obe eriotza.

 

Itzarri adi gazte; etzadi egon loti.

Eten ditzagun lokiak, arrotzak iaurti

Bizitza-oinari azkatasuna beti.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.