Olerti
Ezer ez
(Sonetu spiritualetarik)
Juan Ramon Jimenez
euskaratzailea:
Aresti S. Gabirel
Neronen pensamenduaren dorrea
zure ukaldiari iminten zako;
odolezta-bihotzak, hartarat igo,
begira du itsaso purprez asea.
Eginen dut gerizan oilaritea,
aizeari lira draukot ebatsiko,
erraietan dut iatea bilhatuko...
Baina, ezpaliz!helas! ezer bakea?
Ezer ez, bai, deus ezpaliz: uretara
bihotza eror baledi, eta honela
munduan gaztelu hutstu hotz bat lizen.
Zeren zu gizon-udaberria zara,
ura, lurra, sua, haizea bezela...
eta eznaiz ni nire pensua baizen!
|