Olerti
Maite-gurpila
Aresti S. Gabriel
(Garcin: Eh bien, continuons. Huis-clos. J.P. Sartre.)
I
Itsasoa
Bosatu-lurra izinguretan dago:
Zuhaitz-enbor, abere hil buztin, upa:
Kresalak lurrari emanikako ma.
Maitasuna heldu ezin haratago.
Hara hiru maitaleak: itsasoa,
legorra, zerua; triangul iokaitza
Sinhets eztezakete paradisoa.
Hauen elkar-nahia egiaz garrantza.
Hibai-egoatxak bizitan haserre
direnean, heren elkartuagaitik
(gorenetan duenik arbuiaturik).
Itsasoak lur-nahia drauku bete,
negu-erdian, enbat-mendabaletan,
ilhargiaz ahantzi garen gauetan.
II
Zerua
Hodeien bihotzaren naiz ezagutu;
uhin artean igertan nintzen behin
neurrigabekiro ninzen desgorpuztu:
lurrintzeak eraman ninduen arin.
Udazken-arratsetan goibel denean,
iruditen zaiku zeruaren lotsa,
edo hainbat hodei astunen iauntztean
oldoztuten dugu dukeiela hotza.
Ainhitz izerdiz bete zako kopeta,
lurrin izpi batzuen erakartekotz:
holan asetzen du apur batño seta.
Itsasoa da hainbat arrenkuratu,
non zeruak galdu duela behingotz
zehatz ikustean, negar egiten du.
III
Legorra
Euri-tantoño baten erorten diren
ehun milatsu munduak nitan daude,
Ostrailikaren gibelean hedatzen
diren mundu zabalak bai nitan ere.
Legorrak, pausatzearen eremutar
honek, zeru sakonaren izpilua
izan nahi zorrotzetan dezake har
gogo-preminetan duen dostailua:
ziri-miri apal temati hau.
Eza
baterik haren beretergoa?
Beti naiko-guretan iraun baleza!
Bere taigabeko egarri astuna
darraio: ugatzetan duen mengoa.
Arin baledi bere legortasuna!
|