Olerti
Beltxak argitzera!
(Otoi-Antzo)
Xalokin, K.O.
Nere Gotzai Irizar Aba Agurgarri Ormaiztegiko Mixiolari trebeari maite-oroiz.
Aspaldi nabil, Iauna, bide gogorrez...
Batzutan batelean, askotan oñez...
Noizbeinka egalari, txorien antzez...
Egi-bidera beltzak eraman naiez.
Aberritik urruti, mixiolari...
Oian, basoak zear beti ibiltari...!
Poz banakakin naste oñaze ugari...
Auxe dut geyenetan lanaren sari!
Zerbait egin nai ba dut, ibilli bear
Beltz auek bizi diren baserri zear...
Baño ni iardun arren oiu ta dear,
Gor, gor diraute beltzok... Nik ordun negar...!
Soina beltz, iantzi gabe, barrna beltzago...
Deabruaren mende noski pozago.
Oentzat Zeru eder ez omen dago...
Ta orrelaxe eriotzaño naiago.
«Iarrai orrtxe desayet, beltz itsutuak...
Otoi, orde, eman neri zuen aurrtxoak...!
Zerurako nai ditu aurrok Iainkoak,
Antxe dauda-ta beste aingerutxoak.»
Orrelaxe, noizbeinka aurrtxoek lapurrtzen,
Pozaldiak ere ba ditut nabaitzen.
T'aurrekin naste zaarrik ba dut ostutzen,
Atsegin-malkoak zaizkit iariatzen...!
Iainko...! Beltz erri ontan Zuk iarri nauzu.
Bertoko aur ta zaarrak zure dituzu.
Guziek Zu-ganatzen lagundu dazu,
Oentzat ere tokia or baiduzu...!
Aantzi al zera, Iaun on, gurutz gainean
«Egarri naiz» oiuka min-ziñanean,
Nola txuri ta beltzak zeru barrnean
Sarrtzea nai zendula esan zenduan...?
Agian ainbat neke alperrik dira?
Zure odol, Iaun, iaurrtzeko sastegira...?
Ez...! Beltzok erosteko izan badira,
Gezur-bidea utzi ta... betoz Egira.
Atozkit, ba, Iesus, neri laguntzera...
Ietxi zaite biotz aul au indarrtzera..
Iauzi Zu, Iainko ona, nere batelera...
Goazen oian-zear beltxak argitzera...!
Tumaco'n (Colombia'n), 1955,gn. Orilla'n.
|