Idazti Berriak
Bidalien egiñak
I'tar A
Zaitegi eta Plazaola'tar Iokin, Ph. D.-BIDALIEN EGIÑAK.- Zarautz'en 1955 350 orrialde aundi.
Aspaldi eman nun liburu bikaiñ onen berri aldizkari ontan (ikus 5-8'gn. z. 1954). Ez ziran nolanaikoak ordun ialki nitunak, ala ere labur gelditu nintzala dirudit, ain baita garaia Zaitegi abaren lan sakon eta ederra. Nai lukenak, beraz, an irakur ditzake ordun idatziak, gaur ere bereberean dirautenak.
Egun agerpenaren berri ematera natorkizue soilki. Bidalien Egiñak egun argia urratu dutela, eta apainki urratu ere. Irarleak ere txintxo ibilli dira; oso irar-uts gutxi ateman ditugu orrialde bateak barna. Ez-oitua gure irarkoletan, gure artze baldin badute oraingo Euskalerriko irarkola erdel-iarioek. Ar beza «Itxaropenak» agur bero bat ain txukunki liburu mardul au moldatu dulako.
Apaizak ez-ezen erri gizonek ere atsegiñez irakurriko dute Zaitegi'ren liburu eder au. Ona emen erri-gizon batek Euskalerritik idazten diona: «Bidalien Egiñak» irakurtu dut, gosez artzen zaio irakurtu guzian. Bejon daizula.» Neri ere beste ainbeste gertatu zait. Len ere ondo irakurrita neukan idazti au, eta orain, irarrita gero, berrien-berri oso-osorik irentsi dut bat ere arterik artzeke. Ain dira zirikagarriak izan ere darabilzkin gaiak.
Erosi, bada, irakurle, ta irakurri. Etzaizu damutuko. Zere burua iakintzaz ta euskeraz erabat aberasteko ez duzu bide egokiagorik arkituko. An dituzu gure izkeraren urre-zar puxka ederrenak iakintzazko gogai sakonenak apaintzen. Bidenabar zorionak upelka gure Zuzendariari orren monumentu bikaiña euskerari eraiki diolako, euskaldunok ere beinbetiko ikasi dezagun gure izkera aintzat artzen.
Euskalerriko liburutegi guztietan arkituko duzute salgai 50 laurlekotan. Erosi lenbait len.
|