Ilbeltza-Otsailla. 1-2'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Ilbeltza-Otsailla. 1-2'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

 

—Idazti Berriak—

 

Gramática vasca abreviada

 

A

 

I. Lopez Mendizabal. Gramatica vasca abreviada. Ekin E-Argitaldaria. Buenos Aires 1954.

 

Berrogeitaemezortzi orrialde txikitan egilleak euskal gramatikaren atal beiñenak damazkigu poliki sailkatu ta bilduta: mugitzarena, izenondoarena, zenbakiak, elizti-elkarkiak, atzizkiak, ioskera, aditza bakun eta elkartua. Itz batean esan, euskal-izkerari doazkion zer guztiak, labur argi ta garbi. Idaztiño onek euskal-erdal eta erdal-euskal iztegitxoa ere ba'dakar itz oituenak iasotzeko, baita beste itz-zerrenda bat ere, aditz-laguntzallearen aldaketaz antolatua. Orra eskubete orrialdetan euskal elizti osoa.

        Azken aldi auetan izkeren ikaspena alik eta laburren biurtzera alegindu dira eliztilariak, ez dute baiña elbururik maiz iristen. Lopez Mendizabal irakasle aundiak ordea, ezin obeki iritxi digu euskera laburrarena. Gaurgero gure elea ikasi nai (?) dutela dioten ainbeste eusko-erdaldun nagiek ez dukete aitzakirik. Euzkera ikasten ezpadute nai ez dutelako da edota astozar alperzuriak diralako. Aberri izkera ikasteko bezin errestasun ugari nekez arkituko ditute beste edozein izkeratan ere. Eta Ixaka aundiak gaur damaiena, egiñ-egiña da len-bait-len aberri-izkeraz iabetzeko eta neke aundi gabe.

        Eskerrik beroenak zor dizkiogu euskal arloko langille aspergaitz oni. Aundietan aundi ta txikietan ere aundi.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.