Olerti
Ostiral Gurena
Xalokin, K.O.
I
Kostotegi mendian iru gurutz zutik,
Bi gaizkiñen erdian Jainkoa zinzilik
Emakume gaixoak azpian negarrez...
Gizoztea zelayan biraoka deadarrez...
«'Iainko-Seme aizela ta gurutz ortan aiz?
Ietxi adi ortikan baldin Iaungoiko ba aiz,
Eta gu bi lapurrok irekin batean
Ipiñi gaizak azke gizozte aurrean...»
«Besteak gaizka dituk ta eu gaizka ezin»
«Israelgo Errege, Iauna dek irekin?...
Ietxi, ziñiz dezagun Israel-semeak...»
Isekaz ari ziren azpiko taldeak.
II
Ixil ziran beingoan erantzunaren zai,
Eta Iainko Semeak itz egin zuen, bai:
«Ene Aitaxo maite, barka zayezute,
Ari diren gaitzaren iakinik ezdute».
Eskubiko lapurrak dasayo damuki:
«Iauna, zure erreñuan nizaz zaite erruki»
«Egitan darantzuyo, egitan gaur egun
Nerekin izanen aut donokian lagun».
Gurutz gañetik dakus Amatxo maitea;
Eta diotsa»: «Andre, or duzu semea».
Gero ikasleari: «Zuk Ama or duzu».
T'andik Ama zaitugu. Zuk Seme gaituzu.
Eguzkia iges ida laño beltz azpira
Semea kezkaz dago zerura begira:
«Zergatik, ene Iainko, utzi nauk bakarrik?...
Nolatan dio min ok zu gabe eraman nik?»
Kopet, muxua zear odola dario
Egaka dabilkio alboan erio.
«Egarri naiz» esan du gizonen egarri;
Guziek donokian nai baitditu iarri.
Orain Zeruan Aitak atea zabal-du,
Ordun Iesusek dio: «Nereak egin du».
Ta neke, min artean poz-zayo biotza,
Naiz ta aurrean ikusi erio zorrotza.
«Aita, zure eskuetan damaizut gogoa»,
Esanez el-zitzayon bertan erioa.
Lurra dar-darka asi zan, goyan argirik ez
Euzki, illargi t'izarrak izurik negarrez.
...............................................................................
...............................................................................
III
Koskotegi mendian iru gurutz zutik
Lengoak dira, baño... irurak oin utsik...
Et'antxe bide-ertzean, Ieremik ikus-lez,
Ama dago... bakarrik... erdi-illik samiñez.
1955'gn. Ostiral deunez.
|