Olerti
Eskola oroit-omenai batez
Txitxokundea
José Aguerre
Txitxo bat, aldarriz
Eskolatu ez denari
ateak, ertxirik:
iñor ere ez eskapu
zori txar ontarik.
Tira ba, adixkideoik, goazen eskolara,
bizitzan bear deguna gogoz ikastera.
Antton Txintxo
Ikaxketari itzela
mutiko au degu,
jaurtin orduko oyua,
baida «bidea artu».
«Camping» eta kirola, xostak eta farra
utziak tu lo luzez egoten alferra.
Patxi Alper Aundi
Au damue!... Gaizo onek
eskola bear ere...!
¡¡Jo... bar!!... Zer datozkion
ematera neke...
«Gerokari»-z ain yaune zegon eta eder,
oyuek ere ez leya ibiltzera laister.
Neskak, ikasle
Esamesak aldera,
Ara ikasten neskek:
sukaldean kukutu nai
lituzte batzuek.
Emaxte, zein den ere, atsegiña bedi;
atsegin ez dakarke ez denak ikasi.
Irakaslari aritu bat
Ona berriz mutikoak,
adidun ta motzak:
urtearen buruan
erranen libretak.
lengotan bez egiyak azalduko erabat:
«Quod natura non praestat, Salamanca non dat».
Irakasleme ximentia
Eskolara ager bitez
neskak kurruminik:
amendako nai nuke
mezu au lehenik.
Birrigin ez den neskak ezein balio eztu,
berdin, ba'du Salomon jakintzaz tipitu.
Aita zuhurra
Jakin gabe egonbearra
¡oi! gauza «tristiya»...
Tripus trapus jan baita
askoren obiya.
Maltso-maltso ba'duzu «eskola jana» sar,
txegospena dukesu aiseneko ta azkar.
Ama, xuhurbera
Liburu ta ilasarik
irakas ikasi,
ainbeste gastuk eta
sarritan buruautsi,
¿ikus ahalko degu legez dirutuki?
Ori gertatzer denik etsiya ez nago ni.
Txitxo bat, kontugilez
Ikasleak, ordeaz, ¿berea badauki?
Ez naiz ni menturatzen erratera baiki.
(Pirueta eta alde. Agur)
|