Olerti
Belen eta Sagari
Arteaga, K.O.
«Au al da? Etxeño au al da
Errege-Jauregia?
Idazle-apaizak ez ote
Izan oker-aldia?»
Atean tan, tan...
Iru alditan.
Nexka eder bat, ama gazte bat
Etxe barnetikan;
Urratza txairo, begia garbi,
Ezpanak irritan.
Zeru-irria,
Unkigarria.
Ta iru Errege, iru Errege
Seaska-oñetan;
Lurrean belaun, buruak makur,
Opak eskuetan.
* * *
Au al da? Kutxatxu au al da
Jaungoiko-Jauregia?
Idazle-Apaizak ez ote
Izan oker-aldia?
Sagarin tan, tan...
Aunitz alditan!!
Zer esan zenien, Ama, Magoai, irriz,
Belen'go etxeñoan,
Atea idikitzean?
Oi! Mintzo zakizkit, Ama, mintza itz aiek
Ene biotz-barnean!
|