Olerti / Aurraitz'en olerkiak
Lekaro ontan
Biurko'tar Jon
Logroño uriko lekaro ontan
landare bat dut ardurapean.
Lekaro-aizeak makur arazi,
inguru ondarrak iñoiz estali...
bañan egunik egun alare
bizkorrago da nere landare.
Landaretxo au Euskera duzu;
arduralari neroni nauzu.
Urteak dira, (gazte nintzala)
biotzeko au jaso nuela
beso artean biotzeraño...;
arrezkero da enere maiteño.
Eskuak alkar beti artuta
urte auetan ibilli gera.
Oi, zenbat etsai gure bidean,
(txakur amorratuen antzean),
arki ditugun biok...; alare
maiteago dut nere landare.
Bañan bai ere, lagun nuela
landaretxo au, poztu naizela;
berari esker lekaro au nunbait
atsegindegi biurtu ba zait,
ta iñoiz gorriak ikusi ere
maiteago dut nere landare.
1955
|