Olerti / Aurraitz'en olerkiak
Naikerietan gogaitua
Aurraitz
Itun-itunik ioian Sendoal zalduna
ibai-ertzeko zidorrez basoa-barruna;
zurbillik arpigekera, biotza uts-utsik
bigur eta naikerietan gogaiturik.
Euzki-sarrerako eresi samurretan
ibaia bare-bare zegon ii artean.
Ardura barik igaro zan egaletik,
gogoko entzumenak zeuzkan estalirik.
Zaldi zuria astiro-astiro aurrera,
ugazaba isil-oldozkor, eztaki nora.
Ondasunak zidar eta urreak sastakai
biurtu zitzaizkion, biotzean zemai.
Artotzai zirika iluntz-aizetxu biguna,
arruetara eltzen zegoen illuna.
Atsegin ezaunge baten susmoa zeukan,
ta burutasun-iarrai zorun billa ioian.
Errekarteko pake isil ta atsedentsura
kanpai-ots batzu el ziran kaden minbera.
Alako ikuturik etzion ezek iñoiz,
gizarte ustela esezpendu zuan gogoz.
Ioan ta ioan, urtikaldeko oian baten
gauari kiñu ta kiñu argi bat kaden:
Iñor bizi an? Zoriontsu ete dira?
Geiauko barik istumustuan bertara.
Gaueko isillari lau ots atean sotil...
Gauerdi itsu onetan atean nor dabil?
Zorion billa nabil...idik atea arren...
Neure buruari igesi naukazute emen.
Bordatik barriro ama-alaben mintzura
emeki-emeki gauaren azalera;
Ez gal mundua zear bidezti arrotza;
zeure barruan daukazu zorion-giltza.
Arlanduzko iauregi apaiñen iaube naz...
Kutxakada urreak, ian-edan, iantzi, iolas...
Entzute aundi...Munduaren uskeriak!
Barru-gentzaren kaltegarritzat den-denak.
Nere ondasun ta euki oro zeuentzat.
barruko pake ta atsedenaren ordaintzat.
Begi baltzizkoi, baso-neskatxa on ori,
zorion ta pakea darioe ugari.
Urrunetako zaldun gazten maitebera,
oianetako gaua dagoen ederra!
Biotz-begiak gora iñoiz iaso ete dituzu?
Burua oben-laiñoz illunduta duzu.
Iakintsu ta ikasi artean gau ta egun,
olakorik nok esan eztut arkitu iñun.
Enuen uste pake, zorion ta pozik
basoetako bakartasunak eukanik.
Basoen isil garbiak berein iakintza
Ogen artean beti artega biotza.
Zeru-sunderik nabari ezin gogoak,
egiazko pozen lapur uri-iskanbillak.
Baso-neskatxa biotz garbi ta on-ona!
Gaur ezautu dut egiazko maitsuna.
Zeure pakea neukin laindu nai zenduke?
Bordatxu ontan pozez biziko giñake.
Laztan garbi baten oroia dut neurekin.
Artzai-mutil bat bada mendian beturdin
Maitsaunak ez ditu ondasunak neurri.
Basoko bizitza zuretzako mingarri.
Amak ebagi zuan eleketa alaikor:
«gaur emen duzu ostatu»esanaz baikor.
Garbai uretan igari zaite len-bait-len,
gogo askatuaz biziko zera pozen.
Txiroen artean banandu errukior,
euki larregiak, bizi daitezan pozkor...
Erri leunaz igaro alai ta samiñak,
sarri izango dituzu poz-ikertaldiak.
|