Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Lagunarteko mezea

 

Imanol Berriatua, O.F.M. Lagunarteko mezea. 1954.

 

Idaztiño txiki au egoki-egokia da meza bear bezala entzuteko, ots, entzuleak opari bikaiñ ontan opatzallearekin bat eginda, meza gurenaren zatiak oro atzarri ta zurt iarraitzeko. Aspaldikoa lagunarteko mezaren oitura atzerrietan batik bat. Gure artean ordea, ez dira apaizak ortara bat ere saiatu; etzuten nunbait, euskerarik egokitu nai, edota neke egiten zitzaien lantxo ori.

        Aita Berriatuak ezin obeki errextu dizkie lagunarteko mezatarako bideak Bizkaiko kristauei. Bearrik ere. Euskera errikoi, ezti, argi ta garbienean antolatu ditu otoitz eta irakurgaiak. Abesti egoki ta politez iantzi ditu zenbait zati, kristauak ao soilez ez-ezen kantuz ere Iauna goraldu dezaten.

        Badakigu Aita Imanol erri-euskeraren alde atertzeke ari zaigula Bizkaian. Berak argitaratzen du ANAITASUNA ondo txukun eta poliki argitara ere. Esan bearrik ez ari dun lan ori bearrezkoena zaigula bere iz kera iatorra gure erriak geroago ta maiteago dezan. Ez dira aski ordea, ark ari ditun lan ederrak Bizkai errietako apaiz iaunok eta kristauek laguntzen ezpaldin badiote. Orra or, Bizkaiko apaiz jaunok, zuen eliz guzietan onartu bear zenuketen liburutxoa, kristauak mezatara are gogozago urbildu ditezen eta bidenabar gure «horma zarra» ri efikazkiago eutsi dezaioten.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.