Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Kresala

 

Domingo Aguirre. Kresala. Itxaropena Argitaldaria 1944.

 

Irugarrenez datorkigu Agirreren KRESALA: oraingo ontan lengo argitaldietan baiño askoz ere dotore ta apaiñago. Etxeberriaren marrazkiz iantzita. Itxas ertzean iaio ta bizi izan geranok, bizkaitarrok batez ere, asma ta ikus dezakegu, zeiñen zintzo ta biziki itxas-gizon-emakumeak irudikatu ditun bere eleberri ederrean Agirre iaunak. Ni neuk, orrialde guzietan arkitzen ditut aurtzaroan errian ikusi nitun oitura ta giza-emakumeen irudi bizi-biziak.

        Tramana ta Brix'en antzeko atsoak ez dira Bizkaiko itsas-errietan palta, ezta Kitolis bezelako gizonak ere.

        Etzaigu idazle andi au giza-biotzaren ximur ta korapilloak askatzen ari bere eleberritan, oraingo nobelarien gisa: geroagokoa dugu oitura ori. Agirre'ren garaian eleberriak barne-maratilla gutxikoak izaten ziran; oitura-eleberriak geienbat, eta idazleek oiturak zeatz-meatz azaltzen atsegiñik andiena artu oi zuten, eta irakurleek ere orrialde aiek irakurtzen. Iñortxok ere ez ditu, euskeraz beintzat, ain ederki oitura auek azaldu. Eta nolako euskera aberats eta ioria Agirrek bere liburuetan darabillena. Arraiña uretan baiño erosoago dabilkigu idazle au euskeraren ur mamitsuetan.

        «Kresala»ren ondoren «Garoa» eman zigun, baserrigiroz mamitutako eleberria. Gipuzkeraz ere trebe agertu zitzaigun; bear bada liburu onek lenengoak baiño garaipen beteagoa iritxi zun euskaldunen artean, gipuzkeraz idatzita zegolako noski. Egia aitortu ordea, Kresalaren idazkera atsegiñago zait neri beintzat. Erantziagoa da Garoakoa baiño; ez du aren oparotasunik, aren jariorik, baiña doi, zeatz eta zintzoagoa da. Izan ere itsas-giroa ertsiago ta tinkoagoa da, baserriko giro patxaratsu ta zabalaren aldean.

        Aita Onaindiak itzaurre iori bat iarri dio liburu berri oni, baita itsas iztegi bikain bat ere erantsi dio. Ao betez esan, «Kulixka Sorta» lan eder onekin benetan aberastu zaigu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.