Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Elezarrak. Arraun eta Amets

 

A.

 

Elezarrak. Arraun eta Amets, Itxaropena Argitaldaria 1954.

 

Bi idaztiño ditugu batean; « Elezarrak» eta «Arraun eta Amets». Lenengoan iru elezar datozkigu, bi Kanpion'gandik itzulita, «Itzaltzuko Koblaria» ta «Irarrazabaldo Orma-artean» alegia, irugarrena berriz, «Ernio Garbi» Arakistain'en elezarretatik itzulita. Azkenez «Olazarrai begira» idaz-saioa. Lau lan auetatik iru gure aldizkarian agertu ziran lenbizikoz. Mutillak dituzute Sorrarain eta Galarraga itzul-lanean. Oiekin ez dator ondo arako esakun hura; «itzulari salketari». Txintxo bezin apain euskerara irauli digute Kanpion. Garayalde'ren idaz-saioa ere lendik ezagutzen zuten gure irakurleek, ala ere gogoz irakurriko dute nunbait argitalpen berri ontan, ain dago ederki egiña. Praille gazteok ez al zaizkigu iñoiz ere euskal arlotik aldenduko. Gazte zerate, eta lanik ederrenak burutu ditzakezute.

        «Arraun eta Amets» Salbatore Mitxelenaren olerkibilduma zoragarria duzute. Bere leen-aldiko olerkiak bildu dizkigu, geienbat, bilduma ontan. Badira, orregatio, orantsukoak ere istarri bikain ayen artean.

        Ezagunegia Mitxelena Aita aren goraipaketan emen asteko. Etorri andiko olerkaria. Noiztanka poema luzetxoegiak ere egiten ditula esango genioke. Olerki labur zale naiz izatez, baiña orrek ez du esan nai beste irakurle guztiak ni bezelako diranik. Salbatore Mitxelenaren doai bereziena, nere ustez, erri euskera ta euskera landua iñork ez bezela elkartzean datza. Ori azalari gagozkiola. Mamiz berriz, bete ta okituak dira aren bertsuak, asmo ta irudi berrien aberaska goxoak.

        Mitxelena adiskidea Euskadi utzita Ameriketan arkitzen da. Emengo giroa ez da aukerakoena euskal saillari ekiteko, olerkari andi onek ordea, ementxe izango ditu aukera onenak bere irudimenaren egak beldur gabe zabaltzeko, eta uzta ioria egin al izango du. Ala itxaro dugu ere lan ederrak dastatzeko beti ere erpai gaudenok. Amerika aldi on bat, adiskide!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.