Idazti Berriak
Teatro Vasco
Ruiz da Añibarro. Teatro Vasco. Edit. Ekin. Buenos Aires 1954.
Izparkari argi onek iruzpalau antzerki damazkigu buru ontan. Batzu bere kabuz idatziak; «Areitzak kanta bat erne zun» eta «Berrigorriako Emaztekiak». Bestetzu egileak antzerkirako egokituta; Campion'en «Itzaltzukoa» esaterako.
Euskotarren artean betikoa dugu antzerkirako ioera, eta menderdi ontan, Bilbaon batez ere, teatro-lan ederrik argitaratu da erderaz, aberri-auziaren inguruan. Bide ortatik dabilkigu R. Añibarro ere abertzaletasunak eraginda.
Antzerki auetatik geienak, argitaratu baiño len, Buenos Aires'en antzeztuak izan ziran arrerarik onena iritziz. Caracas'en ere eman ditute. An ere txera onena ukan zuten euskotar ikus-zaleen artean.
Itzaurretik ageri danez, idazleak ez du euskera aztu; bere lan auek aberri izkeraz ikusi nai lituke euskal giro beroenean ernetakoak diran ezkero. Esan bearrik ez, euskaldunen artean ere biotz zabalez atotsiak izango lirakenik. Saiatukoa al da norbait Añibarrok nai lukena lenbaitlen burutzera. Anartean iaso bitzate egille ta argitaltzalleek gure txaloak.
|