Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Goiargi

 

Aita Villasante, O. F. M.Goiargi. Ars'ko A. S.'ren Erakusaldiak. Arantzazu'n 1955.

 

Idaztiño ontatik ageri danez, Ars'ko Apaiz santuak irakatsi sendoak baizik ez zitun bere erakusaldietan banatzen. Etzan izlari apain; etzan itz ozen ta autatuz beren itzaldiak idazten dituten aietakoa. Gaiñera itzaldiok ez zitun iñoiz idatzi; entzuleek, aren ezpañetatik ialki bezelaxe ingurraztietan iaso zituten eta apaiz santua il ondoren argitara eman, ark ezpaizukean moldezko letretan bere idazlanik iñoiz ere argitaratuko. Ain zenuten apala.

        Ala ere Arskoaren irakatsiak erantzi ta xaloak izan arren, santutasunak darion alako barne-giro bare ta sakonez gantzuturik datozkigu, kristau irakurleen zirikagarri. Entzutekoak izango ziran noski erakusaldiok apaiz guren ark azaltzerakoan.

        Ezin obeki euskerara dizkigu Villasante Abak. Ars'koak zerion gantzurik ez dute erakusaldiok euskeraz galdu, ez orixe. Izkera argi ta garbi batean, bipilki iantzirik damazkigu euskaltzain argiak. Azkurri goxorik arkituko dute liburutxo ontan kristau-irakurleek, zerubidean arimak pizkortu ta «goi argiz» sendotzeko.

        Gaiñera kristau-ikasbidearen ariora sailkatu dizkigu erakusaldiok, bakoitzaren oiñean zein liburutik iaso zitun bidenabar erakutsiz. Liburuok Esprit du Guré d'Ars eta Catechismes du Saint Curé d'Ars, dituzute. Arantzazuko irarkolan ezin txukunago irarrita datorkigu idaztiño begiko au.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.