Idazti Berriak
Paradigmas de la conjugación vasca
Villasante-Iturria. O. F. M. Paradigmas de la conjugacion vasca. Arantzazu 1955.
Aspaldi ontan badabil iguruetan elizti, esku-liburu, laburpen ta abarrik euskera ikasteko. Aditz-paradigmak ere ez dira gutxi sortu gure artean euskotarrei euskal ikasbidea errexteko, errextasun oriek ondore pozgarririk ukan ezpadute ere.
Gaurko au Arantzazuko praile euskaltzale iatorrek egin dute, ango ta Foruko ikasleen errex-biderako. Argi bakandu ditute aditz iraunkor ta iragankorrari dagozkien aditz-ioko laguntzalle guziak, bizkaieraz eta gipuzkeraz.
Azkenean aditz bakuna ere laburki azaltzen dute.
Laguntasun aundia ukanen dute liburutxo ontan euskal-aditza ikasi nai dutenak, baita aditza iakin arren, oztoporen bat aditz-erabilketan arkituko luken edonork ere.
Aski luke paradigma-bilduma au esku-artean ukaitea, korapillo guziak askatzeko.
Esan bearrik ez seminario ta praille-ikastetxeetarako egoki-egokia danik. Beste nun-naiko euskal-ikasleek ere onurarik aski iritxi lezakete liburutxo au bear bezala erabiliz. Gure zorionak iru egileei.
|