Idazti Berriak
Comportement syntaxique, structure et diathese du verbe basque
René Lafon.Comportement syntaxique, structure et diathese du verbe basque. Paris 1954.
Ez dugu bear bezela ikasteko betarik izan «Bulletin de la Société de Linguistique de Paris» en Lafon iaunak argitara dun idaz-lan sakon au. Barkatuko digu, beraz, egilleak, bear genituken xeetasunak ematen ezpaditugu. Ezagunegia R. Lafon irakasle argia euskal-ikaskuntzak maite ditutenen artean. Aspalditik ari zaigu gure izkera ederraren izkutuak ikertzen, aren lumari zor dizkiogu amaseigarreneko aditzari buruz egin diran lanik sakonenak. Beste aunitz bide ere argitu ditu euskal-linguistikan iñork ez bezela. Sorbonne'n egin zun itzaldi batean ezagutu nun Lafon iauna eta pozik eskua ertsi nion irakasle andi ta benetako euskalzale suar oni. Izan ere zor andiak ditugu euskaldunok eta euskerak Lafon iaunarekiko.
Irizgai dugun gaurko lan au ere, eman diogun gain-begiraturik ageri danez, aren beste lan guziak bezin sakon ta iakintsu duzute. Milesker gutaz izan duzun oroitzapenaren alderako.
|