Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

El Seminario Julio de Urquijo

 

El seminario Julio de Urquijo. Donostia 1955.

 

Urkixo Mintegiaren sorrera ta asmoen gora-berak ezagutu nai litukenak gutun au irakurri beza. Asierakoez landa gerorako asmoak ere argi azalduta arkituko ditu.

        Asmo bikaiña Gipuzkoako Aldundiarena Mintegi ori sortzerakoan. Euskal filologiari indar emateko sortu zan lenik, eta ondoren euskera biziari ere bai. Ortarako, antxiñako idazti ta beste zenbait dokumentu zahar argitara nai lituteke izkuntzarien lagungarritzat. Dagoneko asi zaizkigu bide ortatik, eta zenbait lan iakingarri irakurri ditugu Urkixo Mintegitik ialkiak, Ibarguen-Katxopin'en kronikan agertzen dan euskal-ataltxoari buruz egindakoa batez ere. Landutxio'ren iztegi zaharra argitaratzeko gertakizunetan ari zaizkigu Mitxelena'tar Luis euskalari iakintsuaren ardurapean. Euskera biziari buruz ere lanik ederrenak egiten ari zaizkigu Mintegi ortakoek. Gure zorion gartsuenak ar bitzate, beraz.

        Liburuxka ontan bertan Bouda iaunaren itzaldia ere irakurgarrienetarik duzute: Euskal-ikaskuntzei buruz ari zaigu eta euskerazko itz eder auekin bukatzen du: Mundu aundi uni zuek ere lotu zatzaizkiote, ene euskalzain eta euskalzale jaunak: agian Jaungoiko onak emango dio datorren denboran izango duen gazteriari zer lero ederra egingo duten euskeraren bidemailek oroituz indarra asi bideeri gero ere ondo ta ekin oberenaz jarraikitzeko.

        Gure poza eusko-iakintsu eta gazteak batez ere, mundu ortara euskeraz apainduta agertuko ba'lira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.