Idazti Berriak
Zumarraga. Revista de Estudios Vascos
Zumarraga. Revista de Estudios Vascos. Bilbao 1954.
Urtekari onen irugarren zenbakia duzute. Igikundeko Buruzagitzak argitaratuta. Apain aski; ageri du euskaltzaleok baiño aberatsago dirala Igikundeko agintariok.
Euskerari buruz erderaz ari zaizkigun aldizkari ontan lan ernegarriak arki zenitzakete: Tovar'en «Larramendi Kadira», Goroztiagaren «Bizkaiko Toponimi-izenak» eta Mario Grande'n «Euskal-linguistika». Aipatu idazlanetan batez ere, euskalariek zenbait iakingarri arki ditzakete.
Igikundea ere, dirudinez, euskera gana igitzen ari da, erderaz baiño ezpada ere.
|