Idazti Berriak
Los tres enigmas de exégesis evangélica
Seijo Zarrandikotxea. Los tres enigmas de exégesis evangélica. Bilbao 1955.
Adizkide batek biali digu Gernikatik idaztiño au. Ez uste gero Seijo iauna nor-nai danik ; orain lendik ere argi erakutsita dauzka erdera erabiltzeko bere trebetasunak liburu andi ta mardul baten ots. «El origen del Basco y de su idioma» deritzana. Bosteun orrialde ditu liburu orrek. Gaurkoa txikiagoa da, gorago aipatu liburuaren gai berberatzaz idatzita daukan bigarren idaztiaren atal bat baizik ezpaita. Egilleak dionez, adizkideen eragiñera argitaratu du, ainiama orien askabidea emateko.Berberak aitortzen digu liburuaren azalean apalki ta xaloki: orra askatuta mendez mende araitzeke iraun duten iru ainiama, ots, noiz ospatu bear dan Pasku eguna, noiz sortu zan Eukaristia ta noiz gertatu ziran Iesu'ren eriotza ta berpiztea. Eta iru ainigmok euskeraren bidez askatu al izan ditu gure erdel idazleak.
Eta gaiñera auziok askatzeko ez du asko bear izan: euskera muiñez ezagutu, berak dionez, euskera baita auzi zaarren ateak irikitzeko giltza. Eta lagungarri, Raimundo Miguel'en latin-iztegia. Dakutsutenez ez da liburulor aztunegia.
Orra euskera bere barnean altxor guziak ostentzen ditun Pandore'n kutxa gertatu zaigu Seijo iaunaren eskuartean. Aski du estalkia iaso, iñungo ainigma zaillenen askabidea kutxa ortatik ateratzeko. Gure idazleak ez du batere trabarik arkitzen itzorkun gaitzenak argitzeko ere.
Baiña itzorkunok bitxiegiak derizkiogu. Ala ere ezin ukatu Seijo iauna buru-argiaren iabe danik. Argitasun ori euskeraz idazten erabilliko ai'lu. Zerbait irabaziko luke gure izkerak.
|