Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Inazio Deuna

 

Basurko. Inazio Deuna DEUNA. Donostia 1955.

 

Iñaki deuna il zanetik laugarren mendea ospatzeko itz-neurtu ederretan antolatu digu Basurkok, Loyolakoaren bizitza. Oituta gauzka Basurkok bere euskera txukun, goxo ta garbira. Oraingo ontan ere, lenago eman zigun JESUS'en bezela, gure bertsolarien gisa ari zaigu, olerkariengandik ez ain urruti. Aita Muxikak itzaurre polit bat ezarri dio liburutxo oni. Benetan pozgarria antxiñako adiskide zaharrak oraindik ere euskal-soroan ikustea. Itzaurre ortan Muxikak dionez, iru iesulagun ari omen ziran Iñaki deunaren bizitza euskeraz idazten, bakoitza bere aldetik. Orain berriz, batek artu omen du zeregin ori. Bizitz andi ta eder bat emango al digu idazle orrek, oraindik ezpaitugu euskeraz Iñaki deunak merezi luken bizitz zabal, sakon ta okiturik. Naiz ta «gure Patroi aundia» urte batzu ezkero Castilla orientaleko gertatu, pozik artuko dugu euskaldunok ala ere.

        Valverde iaunak ezin txukunago irarri du Basurkoren liburuxka irudiz apainduta.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.