Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Joanak-joan

 

Yon Etxaide. Joanak-joan ( Etxauni buruz egin eleberria). Zarautz 1955.

 

Aldizkaria iasota geneukala ta ni ere tokiz aldatzeko anka bat airean nengola. Etxaideren eleberria eskuetara zait. Egia aitortu bear dizut: ez dut oraindik irakurri, aldizkariaren irarkaldiak betarik utzi ez didalako. Ala ere zenbaki ontako idazti berrien zerrendan ezarri nai izan dut gure lankide ta idazle bikaiñenaren liburu berri au ere.

        Gai ernegarriagorik ezin zezakean aukeratu idazle gazteak. Etxaun olerkari andiaren bizitza. Liburutik ageri danez, barrenki pulunpatu zaigu Etxaide Etxaun'en barne-muiñetan. Bestela ain idazti mardulik etzukean beteko.

        Zearka iakin dugu gaiñera, arrera onena ukan duela liburu onek euskaldunen artean, ezin obea, norbaitek esan digunetik. Badu zertaz poztu euskerak. Etxaideren arnaseko idazle gutxi arkitzen dira gure artean, bat ere, ez, esango nuke. Gazte onexek gorengo mailara bear digu gure elea, eleberrigintzan. Baña naiago dut ixildu. Beste nonbait «Joanak-Joan» etaz nere iritzia emanen dut, bear bezela eleberria ikusi ta irakurri ondoren.

        Anartean, Yon, nere zorion beteena ar ezazu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.