Idazti Berriak
Abestu dezaiogun jainkoari
Abestu dezaiogun Jainkoari. Donostia 1955.
Maritxu Barriolak argitarazi ditu idaztiño txukun batean bilduta Legarda Aita kaputxinuaren emeretzi leiturgi-abesti xotil auek. Ingurraztiaren azalean txoriño polit bat Iaunari txorrotxioka ageri zaigu adar loratsu batean kokatuta. Aita Legardaren txintak ordea, are atsegiñagoak dituzute txoriarenak baiño. Euskal-kutsua darite aren melodi xalo ta errexak. Itzak Orixe'renak dira, «Urte Guziko Meza-Besperak» etatik iasota.
Orra Maritxuk euskerari egin dion opari polita.
Gure atsegiñak bioazkio.
|