L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. azila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Azi ona ta azi txarra

 

Irisarri

 

Goiz goizik, bataio sainduari esker,

Iaunak erein zidan ariman barrena

lurrik onenean azirik onena

onbide guzien anbat azi eder.

 

Ni berriz ero au lo egon nai alfer,

ez landu ta zaindu nere lur gizena;

etsaiak soildu dit artean den-dena,

bere azi txarra iraurriz or leher.

 

Ta belar gaiztoak sorturik indarrez,

ito urren dute Iaunaren garia,

asuinez iosi da, karduz ta laarrez.

 

Iauna, zuk alor au iorra, garbi, txukun,

gaurgero dakardan uzta ugaria

ta zure sabaira gero bil nazazun.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.