Itz-Neurtuz
Neskatxa maitetsu
Arratetiko bat
Quia amore langueo.
Canticum. 2,5
Zer ete da, amatxo,
biotzian nik dotena?
Zegozer ez dakitxena
ta narabixana gaixo.
Arraten, kurutzi' eskerik,
nundik bako tristuria,
da ez lako negar-guria
egunero darabit nik.
Ez dot, ama, gauza erreza
esati' zer au gaixua;
garratza bezin gozua,
poz bat lezkotxe nai-eza.
Zerbait barruan sormina,
eta uste dotela pozik,
ziur ba, osatzekua balitz,
bestera nik alegina.
Zer ilun, argi dan gauz'a?
Zer argi, badau iluna?
Larrosa eder usainduna,
Zer arantzaz josi banau?
Tokitxo bat dakirana
et'ango bere ingurua,
atzo arte ostiangua,
gaur argiz beteta dana.
Et'alaitasun guztia
an batu balitz bezela,
naiz beti ames bat dotela:
ni neu araxe agertzia.
Argitasun ta girua,
ta egunan amabi orduak;
eta etxiak eta auzuak,
eta kaletako autua...
Zoriongarri ango dana;
dana alde artan estimena,
zerbait begitan dotena
balitz letz andik nigana.
Ala, alderdi aretatik
naizenian ni kanpora,
nere orduak aldatz gora,
jolas guztiak alperrik.
Ilun abarran kerizia
eta gero gauan itzala;
bardin nere barru apala
ez badot andik euzkia.
Len neban izaten oya
lo oso eder baterako;
oin, ameseta utserako
lo eiteko sasoya.
Ames, ziur, zoragarrixak,
desiuak nola nai, ala;
esnatzeko naiku ez dirala
munduko zarata guztiak.
Nabil, ara ama, biotz lena
neria ez balitza letz,
ta neure neurian ordez
baneu letz beste batena!
Parka, zuk be, nere Jainkua,
denbora batetik ona,
bein ein zenduan Gizona
badot uste Zeu lakua.
Len danak bat nituan,
oin, bat, balitza letz danak;
diran da izango diranak
barru'k dinuan kontuan.
Ai, amatxo, desta biotzak,
esaten, asmau ezindako
gaitz gaizto au osatzeko,
naiku' litzakiala itz bat!
Berbatxo baten gora beran
baneu' letz, edo Zerua,
edo, biar bada, Infernua,
naizen lekutxuan bertan.
|